euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Euskal Etxeko dantzariek emanaldia eskainiko dute bihar Brazzola Antzokiaren berrirekitzean

2007/09/06

Joseba Arregik Euskal Etxean eman zuen hitzaldiko irudia (argazkia Pedro Mauregui Larranda)
Joseba Arregik Euskal Etxean eman zuen hitzaldiko irudia (argazkia Pedro Mauregui Larranda)

PUBLIZITATEA

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea jo eta su ari da Brazzola Antzoki Munizipalaren berrinaugurazio ekitaldirako bihar aurkeztuko duen Euskal Dantzen Gaua prestatzen. Ekitaldi honekin elkarteak jarraipena emango dio abuztuan izandako ekitaldi sortari. Besteak beste, elkarteko kideak Argentinako Mus Txapelketan eta Ranchos Hiriko Kolektibitateen jaian izan dira. Abuztuan ere, Joseba Arregi hizlariak mintzaldia eskaini zuen euskal etxean.
Zingirako Euskaldunak-eko dantzariek emanaldia eskainiko dute bihar Brazzola Udal Antzokiaren berrinaugurazioa ospatzeko. Gaueko bederatzietan hasiko da ekitaldia eta bertan ariko dira ehundik gora kide daukan talde honetako (adinaren arabera antolatutako) sail desberdinak, 4 urtetako umeetatik hasi eta 27 urteko nagusietaraino. Aurkeztuko dituzten dantzen artean, honokoak: Aurresku, Ipurdi Dantza, Makil Dantza, San Petrike Dantza, Lore Arkua, Kontradantza, Ezpatadantza, San Migel, Akelarre, Makil dantza, Txinparta, Lantzeko Inauteria eta Fandangoa.

Euskal Etxeak abuztuan egin dituen ekitaldien berri ere eman du ohar baten bidez. Ekimenon artean kokatu behar da Joseba Arregik euskal diasporari buruz eman zuen mintzaldia. Zingirako Euskaldunak-ek, bestalde, Ayacuchoko Mus Txapelketan elkartearen ordezkari izan ziren Ricardo Etchepare eta Juan B. Mutuberría kideen lana eskertzen nahi izan du. Azkenik, Euskal Etxeak gogora ekarri du joan den abuztuaren 19an Ranchos Hiriko Kolektibitateen Jaian parte hartu zuten elkarteko dantzarien lana. [Ezkerreko irudian Joseba Arregi eta Lucio Lahurnagaray, zugarramurditarra, euskal etxeko lehenengo alkatea (argazkia Pedro Mauregui Larranda)]


Lotura interesgarriak

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea, Chascomús
www.chascomus.com.ar/centrovasco

Chascomuseko EEak Gernikaren 70. urteurrena gogoratu zuen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 21ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia