euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxe argentinarrak webgunea zabalduz hasi du urtea

2009/01/22

Zingirako Euskaldunak-en webgune berriaren azala
Zingirako Euskaldunak-en webgune berriaren azala
Chascomus-eko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, webgunea inauguratuz hasi du urtea. Makina bat ekimen eta antolaketaren arduradun den euskal etxe honek lehio propioz agertzen da, beraz, internetera, bertako euskal berriez gain bederatzi ataletan banaturik informazioa, tartean erakundearen historia, argazki bilduma, ikastaro saila edota bisita liburua. Lerro hauetatik, ongi etorria eman nahi diogu Chascomuseko Euskal Etxekoen webguneari eta bertan ari diren adiskideei.

PUBLIZITATEA

Chascomús, Argentina. Urte berriaren hasierarekin bat, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko euskaldunek berritu egin dute euren presentzia interneten eta lehenengoz webgune dinamikoa eta elkarteak urtean zehar garatzen dituen ekimen ugarien berri emango duena plazaratu dute (www.vascosdechascomus.com.ar). Orain artean, orrialde finko bat zeukaten euskal etxearen sareko aurkezpen gisa, chascomus.com.ar/centrovasco helbidean, informazio hau idazterakoan oraindik ere aktiboa dagoen tokia.

Baina geuk artikulu honetan webguneak dituen atalak xehetzea baino, hobe norberak helbide horretan klik egin eta bisitatxoa egitea. Esango dugu bakarrik, portadan agertzen diren berriez gain, bederatzi direla webguneko atalak, hala nola instituzionala, zuzendaritza batzordeak, historia, ikastaroak, ikastaroak, argazki bilduma, lan-arloak, bisita-liburua, lotura interesgarriak eta harremanak.

Euskal Etxetik, dena den, aukera hau eskerrak emateko baliatu nahi dutela esan digute Maria Laura Eguren lehendakariak eta Pedro Mauregui Larranda idazkariak. Izan ere, webgunea gauza zedin batera edo bestera lan egin duten guztiei eskerrak nahi dizkiete eman, honakoei bereziki: Federico Arriola, Celeste Bona, Graciela Pecotche de Urrutibeheity, Adela Mendiburu de Bigatti, Eugenia Camio de Bonito, Arq. José Otondo, Juan Adolfo Cunto, Osmildo Aranchetbehera, Juan B. Mutuberría, Casa Mazzaro, Ricardo Vázquez (semea) eta Hotel Colón-i.

Lotura interesgarriak

Zingirako Euskaldunak-en webgune berria
www.vascosdechascomus.com.ar

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia