euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chacotik, Fabio Echarri euskal argentinarrak webgunea estreinatu du, bere artikulu eta lanak bertara bilduz

2010/01/29

FabioEcharri.com webgunearen lehenengo orria
FabioEcharri.com webgunearen lehenengo orria

PUBLIZITATEA

Ezaguna da Fabio Echarri Argentinako euskal komunitatean gisa batera edo bestera egin dituen lanengatik, izan Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko kide gisa edo, azken urteotan, beste elkarte euskal-argentinar batzuetatik ere garatu duen lana medio. Kazetari edo ikertzaile moduan, edo Museoen eta ondarearen eremuari buruzko idazle, fikzioa ere gustatzen zaionez, literatur sariren bat irabazki eta kontaketaren bat ere liburu gisa argitaratu izan du bestela ere euskal gaiei buruz lan frango egin duen nafar jatorriko euskal-argentinar honek. 'Vasco' Echarriren lanak irakurri nahi dituenak, aukera handiagoa izango du aurrerantzean, webgune berri honi esker.

Resistencia, Argentina. EuskalKultura.com-i azaldu dionez, "lagun batzuek iradokita" ekin dio webguneari Fabio Echarrik, "orain arte argitara emandako artikulu batzuk bilduz eta garatu ditudan ekimen batzuei buruzko informazio orokorra emanez". "Bide bat da bere momentuan argitaratu eta geroztik nire probintzian agortu diren lan batzuk Chacoko jendeari helarazteko. Gauza batzuk gelditzen dira piskanaka denborarekin emendatzeko, hala nola nire lana Chacoko Euskal Etxean", argitzen du.

Ohartarazten Fabio Echarrik irakurleetako batzuk, euskal gizataldekoak edo ez, aurkitu ahal izango dutela euren buruan webguneko 'Galeria fotografica' izeneko sailean. Aldi berean eskatzen du norbaitek interesgarritzat jotzen duen argazkiren bat baldin badauka, "bidali eta argitaratuko dugu".

Webgunea helbide honetan dago: www.fabioecharri.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia