euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentina elkarte diasporazaleak bere Urteko Ohiko Biltzarra egin du Nafarroa Behereko Lekunberrin

2024/04/30

Euskal Argentina elkartearen Biltzar Nagusia Lekunberriko Leku Berri aretoan, Monika Legarto pantailako irudiak komentatzen Berrogeita hamar pertsona partaide, 2024ko Biltzar Nagusia egina du Euskal Argentina elkarteak apirilaren 3an Lekunberrin, herri baxenafartar honetako Leku Berri aretoan. Eguneko gaiak bete, eta aurkeztuak izan dira txosten morala eta urteko kontuak eta bozkatuak izan dira, Zuzendaritza Batzordea hautatzea baita ere, erabateko adostasunez. Monika Legartok segitzen du lehendakari eta izen berri eta gazterik ere ...

Gehiago irakurri...


FEVAren Batzar Nagusiak Asier Iriberri mardelplatatarra hautatu du erakundeko lehendakari berria

2024/04/30

Ezk. esk, atzean: S. Hustu, A. Veroli, E. Mocoroa, A.Iriberri, G. Canut, C. Miguelena, G. Allaria, I.  Ederra, M. Juarez, erdian: K. Zubillaga, A. Erausquin, M. Mendizabal, aurrean: L. Villa, E. Bilbao, A. Anitua, L. Etcheverry, M. Castillón Joan den larunbatean, apirilaren 27an, Laurak Bat Euskal Etxea izan zen beste behin FEVAren Ohiko Batzar Nagusiaren gertaleku. Bildutakoek 2023ko ekitaldiaren memoria eta balantzea onartu eta agintari berriak aukeratu zituzten. Zerrenda bakarraren onarpenaren ondorioz, eta aurreikus zitekeenez, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko Asier Iriberri Plazaola hautatu zuten FEVAko lehendakari berria. Batzarra ...

Gehiago irakurri...


Fresnon abiatuko da maiatzaren 4an 2024ko AEBko euskal festen sasoina eta urriaren 12an bukatuko Rocklinen

2024/04/29

Kalifornia: Fresnoko Euskal Etxearen 2024ko Euskal Besta iragarriz. Argazkia Urtero maiatzean gertatu bezala, prest daude Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatearen euskal piknik eta festen sasoinari ekiteko, eta ekin ere datorren larunbatean, maiatzaren 4an, Kaliforniako Fresnon, herriko Euskal Etxea antolatzaile egingo den lehenengoarekin ekingo zaio. Ohi bezala, jaia Campos Anaienean (Campos Bros Farms) egingo da, ateak goizeko 9etan zabaldurik, meza 10etan eta barbakoa ...

Gehiago irakurri...


Tandil: Belaunaldi transmisioa eta euskal gozogintza tradizionala Gure Etxeak antolatutako tailer arrakastatsuan

2024/04/29

Marily Harguindeguy (ezkerrean), apirilaren 20an, larunbata, Tandilgo Gure Etxean eskainitako gozogintza tailerrean. Eskuinean, Tailerreko 18 parte hartzaileak lanean Euskal sukaldaritzak ospe handia dauka nazioartean. Diasporan, plater tradizionalak nagusi izan dira, azken urteetan euskal etxeetan pintxoek leku handia irabazi duten arren. Eta, ziurrenik hain ezagunak ez badira ere, euskal gastronomiak postre ikusgarriak ere baditu eta, izan ere, hauek prestatzeak ere interesa pizten du. Tandilgo Gure Etxeak, euskal postreak prestatzen ikasteko Tailerra ...

Gehiago irakurri...


Aldaketak munduan Euskal Telebista harrapatzeko seinaleetan: hobekuntzak ETB Basque-n maiatzaren 1etik aurrera

2024/04/26

Maiatzaren 1etik, aldaketak ETB Basque nazioarteko euskal seinalean 2021etik ETB Basque izenarekin ezagutzen den EITBren nazioarteko seinaleak –Europarako ETB Sat eta Amerikarako Canal Vasco seinaleak batu zituena– utzi egingo dio satelite-teknologiaren bidez banatzeari eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko zaie kable-operadoreei maiatzaren 1etik aurrera. Aldaketak ez du eragin zuzenik izango ikus-entzuleengan, berdin jarraitu ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesek Europa ospagai: formatu berrian, maiatzean egingo du euskal kulturaren urteroko ekitaldia hiriburu argentinarrak

2024/04/26

"Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" jaialdiko 2023ko edizioko lau irudi: dantzariak, eskulanak, sukaldaritza eta danborrada Izena eta formatua aldatuta dator. Buenos Aires Hiriko Gobernuak urtero antolatzen zuen “Buenos Aires Celebra el País Vasco" (Buenos Airesek Euskal Herria ospagai) jaialdiak izena eta formatua aldatu ditu. Maiatzaren 12an, igandea, Maiatzeko Etorbidean ospatuko da lehenengo “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai), hiriburu argentinarrean bizi diren 'kontinente ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren eta euskal kulturaren proposamenak gaur Buenos Airesen hasiko den 48. Nazioarteko Liburu Azokan

2024/04/25

"Secuestro", Asel Luzarraga euskal idazlearen azken liburuaren azala eta Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokaren 47. edizioan euskal gaiak zituzten stand eta argitalpenen irudiak Gaur hasiko da hiriburu argentinarrean Latinoamerikako kultur ekitaldi garrantzitsuenetakoa den Buenos Aireseko 48. Nazioarteko Liburu Azoka, Elkarretaratzearen edizio berria, ohiko gertaleku duen La Ruraleko Azoka Gunean egingo da, Palermo auzoan, apirilaren 25etik maiatzaren 13ra. Euskal kultura bi standetan izango da bereziki partaide: "Juan de Garay" Euskal Argentinar Fundazioaren ...

Gehiago irakurri...


Bonbardaketatik 87 urtera, Gernikako oroimenak bizirik dirau Diasporan eta hainbat ekitaldik gogoratuko dute eguna

2024/04/24

Argentinan egindako muralak Gernikaren omenez: Tres Arroyos, Chascomús, Viedma eta Arrecifes herrietan Gernikako herritarren eta hiribilduaren aurka 1937ko apirilaren 26an egindako aire eraso eta sarraskia tinko markatuta dagoen data da euskaldun askoren egutegietan Euskal Herrian zein bere diasporan barrena. Ostiral honetan 87 urte beteko dira Bonbardaketa egin zutenetik eta munduko hainbat Euskal Etxe ere ari dira gogoratze ekitaldi eta programak prestatzen. Hitzorduen artean izango dira Haritzak munduan ...

Gehiago irakurri...


Nevada-Renoko Unibertsitateko CBSek "Euskaldunak euren kirolen bidez" online Konferentzia egingo du gaur eta bihar

2024/04/24

Nevada-Renoko Euskal Ikasketak antolatzaile egingo da apirilaren 24 eta 25ean online euskaldunei eta kirolari buruzko 2024 konferentzia Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Center for Basque Studies-ek (CBS, Euskal Ikasketa Zentroa) "The Basques Throught Their Sports" (Euskaldunak euren kirolen bidez) online Konferentzia egingo du gaur eta bihar, apirilaren 24 eta 25ean, CBS bertako irakasle laguntzaile Mariann Vaczi antropologoa koordinatzaile. Saioak ingelesez izango dira eta Zoom bidez segitu ahal izango ...

Gehiago irakurri...


Arabatik mundura, Nazioarteko Poesia Lehiaketa: lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke, sariak eurotan

2024/04/24

‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioaren afixa Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak ‘Ernestina de Champourcin’ poesia-lehiaketaren 34. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lehiaketa nazioartekoa da eta helburu zehatzak ditu: euskarazko zein gaztelaniazko poesia sorkuntza bultzatzea, poeta berrien agerpena ahalbideratzea eta 27ko Belaunaldiko erreferente izan zen Ernestina de Champourcin (1905-1999) idazle ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia