euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak Fabio Echarri berrautatu du lehendakari

2012/05/08

Apiril honetan 2012-14 eperako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EE)
Apiril honetan 2012-14 eperako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea (argazkia EE)
Euskal etxeko araudiaren arabera elkarteko Biltzar Nagusia bildu ondoren, Zuzendaritza Batzorde berria hautatu du Chaco probintzia argentinarreko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeak eta datozen bi urteko eperako konfidantza berritu dio egungo presidentea zen Fabio Javier Echarriri. Berarekin batera arituko dira batzordekide, Oscar Nelson Bulacio, presidenteorde; Martha Susana Ciruelo Etchepare, idazkari; eta Juan Carlos Larramendy, diruzain, beste zenbait lagunen artean.

Resistencia, Argentina. Chacoko Euskal Etxeak apirilaren 16an egin zuen Urteko Biltzar Nagusia eta, besteak beste, Zuzendaritza Batzordea berritu zuen bi urteko agintaldi berrirako. Honakoek gobernatuko dute elkartea 2012-2014 bitartean:

ZUZENDARITZA BATZORDEA
-Presidentea: Fabio Javier Echarri
-Presidenteordea: Oscar Nelson Bulacio
-Idazkaria: Martha Susana Ciruelo Etchepare
-Diruzaina: Juan Carlos Larramendy

-1. Batzordekide titularra: Stella Cruz Gorricho
-2. Batzordekide titularra: María del Huerto Caminos
-3. Batzordekide titularra: Mariana Alejandra Echarri

-1. Batzordekide ordezkoa: Xavier Canteros
-2. Batzordekide ordezkoa: Ezequiel Etcheverry
-3. Baztordekide ordezkoa: Margarita Irigoyen

BATZORDE IKUSKATZAILEA
-Kide titularra: Ángeles de Dios Altuna de Martina
-Kide titularra: Haideé Ogara
-Kide ordezkoa: Carlos Peña de Gárate

Euskal etxeko ardurak berriturik, Zuzendaritza Talde berriak eskerrak eman zizkien bazkide guztiei, agintaldi berriari eutsi ahal izateko emandako konfidantzagatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia