euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carolina Ardohain ‘Pampita’ modelo ospetsuak Macachingo Euzko Alkartasuna Hotelean lo egin eta liburuan sinatu zuen

2019/02/14

Carolina Ardohain ‘Pampita’ Macachingo Euzko Alkartasuna Hotelean
Carolina Ardohain ‘Pampita’ Macachingo Euzko Alkartasuna Hotelean

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Macachin herritik 30 kilometrora dagoen Doblas herrixkan konpromiso familiar bat zeukalako iritsi zen modeloa Macachinera, eta Euzko Alkartasuna Hotelean eman zuen gaua Carolina Ardohainek. Egonaldia laburra izan arren, modelo famatuak denbora gorde zuen hala eskatu ziotenekin argazkiak ateratzeko eta hoteleko bisita liburuan sinatzeko.

Carolina Ardohain ‘Pampita’ ezizenarekin egin zen ezaguna, hain zuzen ere La Pampa probintzian jaioa delako, Gral. Acha herrian.. Pampatarra jaiotzez, ongi daki euskal jatorriko abizena daukala.

Hoteleko arduradunak poz-pozik agertu dira ‘luxuzko bisitariarekin’ eta urtarrileko balantze bikaina egiten dute: “Hotela eta jatetxeabeteta izan ditugu”, adierazi dute.

Euzko Alkartasuna Hotela Facebook



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia