euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracasen 1939an erbesteratutako belaunaldiari asteburuan eginiko Omenaldiaren argazki kronika

2009/12/02

Asteburu osoa izan da esker oneko besarkatze ekitaldi bat. Irudian, omenduak Eusko Etxean, txistularien eta jendearen presentziaren berotasuna lagun
Asteburu osoa izan da esker oneko besarkatze ekitaldi bat. Irudian, omenduak Eusko Etxean, txistularien eta jendearen presentziaren berotasuna lagun
Maitasuna, emozioa, etxekotasuna izan dira joan den asteburuan Caracasen, bertara 1939an errefuxiatu iristen hasi zen belaunalditik bizirik geratzen direnei egin zitzaien omenaldiak bildutako osagaiak. Orduan iritsi eta, gogor lan eginez, leku propioa eraiki zuten bertan komunitate batentzat, euskal komunitatearentzat, eta euren seme-alaba eta ondorengoen aurrerabidea prestatu zuten, Euskadi txiki bat sortuz, eta Eusko Etxearekin batera beste egiturak eta baliabideak sortuz, jende eta lotura mundu bat sortuz, familia handi baten antzera. Denborarekin, askok atzera egingo zuten Euskadira, beste batzuk, garai onenak joanda ere, bertan segitzen dute EEa aitzinarazi nahian. Joan den asteburukoa, ongi merezitako eta esker oneko omenaldia izan da, "kuraia, lana, ausardia eta abertzaletasuna" ezaugarri izan zituen "belaunaldi gehienbat euskaldun fededun" harentzat.

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. "Eusko Etxeak Eusko Etxeari, erakundea sortu zutenei eta euskal komunitatea egituratu eta antolatu zutenei eginiko omenaldia izan da gehien bat, egungo belaunaldiek aitzindariei egina. Ez da ahantzi behar egungo Eusko Etxeko Batzordeko kideen artean, ia guztiak direla Venezuelako euskal komunitatea eraiki zuen belaunaldi hartako seme-alaba edo ondorengoak, batera edo bestera. Eta Eusko Etxeko batzordeko kide izateak beti lan egin behar izatea esan nahi izan badu, egun ere horrela dela, garai zailak bizi baititu Eusko Etxeak, eta egungo bazkideek borrokan ari direla Eusko Etxea aurrera atera eta aitzinarazi nahian. Aurrera egiteko etsenplua, ordea, euren aitzindarietan daukate; hauek ohoratuz, nolabait zor bat ordaintzearekin batera, kuraia ematen diote elkarri, Caracasen ere katea eten ez dadin eta, Txirritak esan bezala, aurreak erakus dezaten dantzatzen atzea".

Caracaseko Eusko Etxeak izan zuen bere urrezko garaia, eta itzela izan zen herrialde karibetarretik euskal munduari Euskal Herria frankismo gogorpean bizi zela egin zitzaion ekarpena. Bizirik atxiki zen  euskal sugarra, ongi elikatua, izan ere 1939koa deitu dugun belaunaldi harek Euskadi txiki bat sortu baitzuen Pirineoetatik milaka kilometrotara, eta hauek ez dira hitzak, errealitate baten kontaketa baizik. Ikastola, irratia, Euskadiren aldeko kanpainak, literatura ekarpenak

 

 

 

[ALBISTEA EGUNERATZEKE; BARKATU ERAGOZPENAK]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia