euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko euskal komunitateak Iñaki Amenabar gogoratu zuen abenduko meza hunkigarrian

2008/12/16

Eusko Etxeko frontoian egin zen meza elizkizunean 300 bat lagun bildu ziren (argazkia P.Arriaga)
Eusko Etxeko frontoian egin zen meza elizkizunean 300 bat lagun bildu ziren (argazkia P.Arriaga)

PUBLIZITATEA

Venezuelako euskal komuniteak atsekabetuta gogoratu zuen Iñaki Amenabarren eta beste sei bazkideren heriotza elkarteak hilero lehenengo igandean egiten duen mezan. Ekitaldian emozioa izan zen nagusi, Amenabar azaroaren 28an Euskal Etxean egon ostean hil zutelako, 49 urte zituela. Berarekin batera, elkarteak azkenaldian hil diren Ramón León Agudo, Juanita Zubiri de Echezarreta, Itziar Olabeaga de Anasagasti, Milagros Seijo Obieta, Ramón Ezponda Atozki eta Miren Goimendi de Bergareche gogoratu zituen.

Caracas, Venezuela. 300 bat lagun bildu ziren Eusko Etxearen frontoian egin zen ekitaldira, hildakoen senitartekoei elkartasuna erakusteko asmoz. Aita Orbegozok eman zuen meza, Aita Odriozolak lagunduta. Hilero egiten den meza hau hunkigarria izaten da beti, baina oraingoan zirrara bereziarekin gogoratu zuten kideek Iñaki Amenabarren heriotz tragikoa.

Iñakiri omenaldi berezia egin zioten Ainara  Olalde eta Iker Urcelay dantzariek aurreskua dantzatuz. 'Iñaki izaten zen beti ekitaldi guztietan aurreskua  interpretatzen zuena eta gaztetandik dantza taldeen antolakuntzan ere laguntzen zuen. Txistua Koldo Olaldek jo nahi izan zuen, nahiz eta bere aitaren heriotzaren berri izan zuen goiz hartan bertan eta nahiz eta gurpil aulkian egon operazio batetik irten berria zelako', azaldu dio EuskalKultura.com-i  Pedro Arriaga, elkarteko presidenteak. 

Abenduko meza
[Caracaseko euskal komunitateak Iñaki Amenabar eta zendutako beste elkarteko kideak gogoratu zituen abenduko mezan. Ainara Olaldek eta Iker Urcelayk aurreskua dantzatu zuten Iñakiren omenez, berak dantzatu ohi zuelako beti (argazkia P.Arriaga)]


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia