euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelasko Aberri Eguna: Denak Bat Dantzarien Topaketen argazki galeria osatzen ari da, bidaliko duzu zurea?

2019/03/21

Cañuelasko 13. Dantzarien Topaketa
Cañuelasko 13. Dantzarien Topaketa

PUBLIZITATEA

Cañuelas, Argentina. Apirilaren 6an eta 7an izango da aurten Cañuelasko Denak Bat-ek Aberri Eguna ospatzeko antolatzen duen Dantzarien Topaketa. Eta 13. edizio honetarako eskaera berezi bat aurkeztu dute cañuelastarrek: aurreko hamabi edizioetakoren batean parte hartu dutenek, kalejiran, dantzaldian, erromerian eta gainerako ekimenetan eginiko argazkiak bidaltzea. Argazkiak sare sozialen bidez bidal daitezke (Facebook, Instagram).

Topaketa danborrada eta aire zabaleko oholtza gaineko dantza erakustaldiarekin hasiko da larunbat arratsaldean, herriko plazan. Ondoren, erromeria Daniel ‘Jopo’ Galfredo musikariak animatuko du eta sagardozaleentzat sorpresa eder bat egongo da: 'Txapela'-ren aurkezpena. Igandean, azken agurreko bazkarian, Euskal Etxeko bost kide zaharrenak omenduko ditu erakundeak eta elkarteko abesbatzak eta Zutarriak taldeak emanaldi bana eskainiko dute.

Topaketari lotuta, beste berri bat dute Denak Bat-ekoek. Ekitaldia “Legegintzaren Interesekoa” izendatu du Buenos Aires probintziako Senatuak..



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia