euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas herriko Denak Bat euskal etxeko gazteek San Juan Sua kitzikatu zuten euren euskal dantzekin

2011/07/04

Cañuelaseko Denak Bat euskal etxeko sorgin gazteak (argazkia EE)
Cañuelaseko Denak Bat euskal etxeko sorgin gazteak (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Arimak garbitzeko, desioak eskatzeko, bolada txarrak uxatzeko edo besterik gabe ikuskizun polit bat ikusteko asmoarekin, Argentinako herri askotan lagun askok hartu zuten parte euskal etxeek antolatutako San Juan Gaueko ospakizunetan. Bertako Denak Bat-eko sorginek gonbidaturik, Cañuelasko lagunak ekainaren 25ean bildu ziren Rawson eta 25 de Mayo kaleetan dagoen orubean San Juan Gaua suarekin lotutako ekitaldiak ikusi ahal izateko. Euskal etxeko lagunek panpin bat erre zuten eta su magikoaren argipean euskal dantzak dantzatu zituzten.

Cañuelas, Argentina. Hego Ameriketako hainbat herritan dir-dir aritu da aurten ere San Juan sua. Argentinar erara -- hau da, hotzari aurre eginez, eta suaren epeltasuna aprobetxatuz, -- Cañuelaseko herritarrek neguko solstizioa -- udakoa Euskal Herrian eta Ipar Hemisferioan – ospatzeko errituan hartu zuten parte joan den ekainaren 25ean.

San Juan gaua Cañuelasen 2011 01

[Cañuelaseko euskaldunek ere piztu zuten San Juan sua (argazkia El Ciudadano)]

Denak Bat-eko lagunen eskutik, jendea euskal etxearen aurrera bildu zen arratsaldeko 6etan eta handik, eta mozorro beldurgarri eta koloredunez jantzita, kabalkadan joan ziren etxeko kideak, dantzariak eta publikoa Rawson eta 25 de Mayo kaleetako eremura.

[San Juan Gaueko ospakizunaren bideoa (bideoa El ciudadano)]

Sorgin panpinarekin batera, su artifizialak ere erre zituzten Denak Bat euskal etxekoek beren ospakizunean. Suaren inguruan, berriz, euskal etxekoko eta Las Cañuelas Eskolako dantzariek euskal dantza ikuskizuna eskaini zioten bildutako jendeari.

Naturaren omenezko erritua bukatuta, Cañuelaseko euskaldunak euskal etxeko egoitzan bildu ziren jaiarekin jarraitzeko.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia