euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas, Buenos Aires eta bertako dantzariak arituko Chascomuseko Euskal Etxeko XX. Euskal Jaian

2010/10/06

'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko 2008ko Euskal Jaia
'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko 2008ko Euskal Jaia

PUBLIZITATEA

Egun osoko ekitaldi berezia gauzatuko dute datorren larunbatean Argentinako Chascomusen euren XX. Euskal Jaia ospatzeko. Kirolak, meza eta komunitate osoari irekitako erromeria izango dira egitarauko osagai nagusiak. Herritik kanpoko gonbidatuak ere inguratuko dira eta, besteak beste, Cañuelaseko dantzariek eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldekoek parte hartuko dute dantza ikuskizunean.

Chascomus, Argentina. 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeko batzordeak elkarteak antolatzen duen XX. Euskal Jaian parte hartzeko gonbidapena luzatu dio komunitateari. Hitzordua, datorren larunbatean, urriaren 9an, izango da. Programa goizeko 11:30etan hasiko da Esku Pilota Txapelketa batekin: Lehian, euskal etxeko Esku Pilota eskolako kideak arituko dira Chascomus Pilota Klubean.

Arratsalde partez, zazpietatik aurrera, elkartean aurten hil diren bazkideen aldeko elizkizuna egingo da Nuestra Señora de la Merced katedralean, horien artean José María Larralde, Domingo Yezza, Teresa Fresco de Ayerza eta Delia Heguiabehere de Lahurnagaray daudela.

Chascomusko XX. Euskal Jai hau erromeria batekin bukatuko da. Euskal Etxeko 'Eusko Hazia' Taldeko dantzariek Cañuelasko dantzariekin eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko kideekin partekatuko dute oholtza. Larunbat gaueko jaian Batzordeko kideek erakundeko 2010/2011 tarterako alkate berria ere aukeratuko dute, egungo Osmildo Aranchetbehera-ren txanda har dezan. Bestalde, erromerian dantzari anfitrioiak Euskal Herriaren gaur egungo egoeraz mintzatuko zaizkie hurreratzen diren lagunei, adierazten du Zingirako Euskaldunak-ek banatutako oharrak.

Dantzez, musikaz eta afariaz gain euskal etxeko txikiek muntatutako standa bisitatu ahal izango da. Hitzordua Garay kaleko 77 zenbakian dagoen Bochistico Klubean izango da, sarrerak 5 peso.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia