euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buruzagitza berritu du EAJ-PNVren Argentina Buru Batzarrak: Felipe Eiheragibel du lehendakari berri

2010/11/01

Felipe Eiheragibel, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Felipe Eiheragibel, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Argentinako jeltzaleak joan den urriaren 23an bildu ziren Ohiko Urteroko Biltzarrean, besteak beste barne araudiak eskatzen duenaren arabera hauteskundeak egitearren erakundeko buruzagitza berritzeko. Bertan erabakitakoaren arabera, lehendakari berria du Argentina Buru Batzarrak, orain hasi agintealdian Felipe Eiheragibel izango duelarik buru, eta berarekin batera Jon Uriarte lehendakariorde, Fernando Lizarbe idazkari, eta Cristina Arregui diruzain.

Buenos Aires, Argentina. Eusko Alderdi Jeltzalearen Argentinako adarra joan den urriaren 23an bildu zen Urteroko Ohiko Biltzarrean, besteak beste bere karguak eta zuzendaritza taldea berritzearren.

Argentina Buru Batzarra --alderdi jeltzaleak Euskaditik kanpo dauzkan bost adarretako bat, Madril, Venezuela, Mexiko eta Txilekoekin batera-- honako karguek gobernatuko dute hasi berria den agintealdian:

ARGENTINA BURU BATZARRA

-Lehendakari: Felipe O. Eiheragibel
-Lehendakariorde: Jon Uriarte
-Idazkari: Fernando Lizarbe
-Diruzain: Cristina Arregui

Buenos Aires eskualdeko batzarkidea
-titularra: Gaizka Ormaetxea
-ordezkoa: Agustín Asencio

Rosario eskualdeko batzarkidea
-titularra: Alicia Igarzabal
-ordezkoa: Nelida Apesteguia

Mar del Plata eskualdeko batzarkidea
-titularra: Jose Martin Azarloza
-ordezkoa: Roberto Lopez de Armentia

Bahia Blanca eskualdeko batzarkidea
-titularra: Lorenzo Bucci
-ordezkoa: Ignacio Philipp

Batzokien batzordekidea
-titularra: Hector Elgorriaga
-ordezkoa: Jose Javier Lizaur

ABERRI BATZARRA - MESA ASAMBLEA

-Lehendakaria: Xabier Olaizola
-Lehendakariordea: Jose Gabriel Anitua
-Idazkaria: Juan Alberto Sosa

KONTU EPAIMAHAIA
-Jon Kepa Erquiaga
-Roberto Azagra

OHOREZKO EPAIMAHAIA
-Lore Markiegi
-Juan Gonzalez
-Javier Mendiguren
-Jose Maria Echaide
-Isidro Legarreta

Ordezkaria Euskadin
-Juan Mari Atutxa

Ordezkariaren ordezkoa Euskadin
-Josu Legarreta

-Argentinako EAJ-PNVren bloga: www.eaj-pnv-argentina.blogspot.com



Komentarioak

  • Zorionak!!!!

    Zorionak Felipe maitea, besarkada handi bero bat Brasildik Oskar

    Oskar Goitia, 2010/11/01 19:56

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia