euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buruzagitza berritu du Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak, Antonio Baztan lehendakari berretsirik

2010/05/14

Comodoroko Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Nagusiko lehendakaritza mahaia
Comodoroko Euskal Etxearen Ohiko Biltzar Nagusiko lehendakaritza mahaia

PUBLIZITATEA

Argentinako Patagonian, Chubut probintzian, buruzagitza berritu du --araudiak markatzen duenari jarraiki-- bertako hiri populatuena den Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak. Berez 'Elkar Sorosteko Euskal Echea Euskal Elkartea' (Asociación Vasca Euskal Echea de Socorros Mutuos) izena duen erakundeak konfidantza berritu dio urte luzetan bertako euskal komunitateko buruzagi den Antonio Baztan-i. Bera buzu zeukan hautagaitzak egin du aurrera, aurkako botorik gabe. Lankide izango ditu Zuzendaritza Batzordean, besteak beste: Matías Oyuela, lehendakariorde; Eloy Galarza, idazkari; José Gutiérrez, idazkariorde; Daniel San Sebastián, diruzain; eta Gloria Iparraguirre, diruzainorde.

Comodoro Rivadavia, Argentina. Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusiak bi urtero bezala bere zuzendaritza organo gorena berritzeko hauteskundeari ekin zion joan den apirilaren 30ean. Bertan hautatutakoari jarraiki, Antonio Baztan lehendakari eta Matias Oyuela lehendakariorde atera ziren eta gainerako batzordekide hautetsiak kargu jakinik egotzi gabe. Ondoren Zuzendaritza Batzorderako hautatutako kideak organo berrituaren lehenengo bileran bildu eta lanen eta karguen banaketa egin ostean honela geratu zen buruzagitza:

-Lehendakari: Antonio BAZTAN
-Lehendakariorde: Matías OYUELA
-Idazkari: Eloy GALARZA
-Idazkariorde: José GUTIERREZ
-Diruzain: Daniel SAN SEBASTIÁN
-Diruzainorde: Gloria IPARRAGUIRRE

-Batzordekide itularrak: Héctor BAZTAN, Verónica CASTILLO, Santiago BAZTAN
-Batzordekide ordezkoak: Sandra MORENO, Ignacio BAZTAN, Juliana FERREYRA

-Batzorde kontu hartzailea: Sandra ARRUABARRENA, Julia IBARGUREN, Mario GARCIANDÍA

Euskal Etxearen bloga: http://asociacioneuskalechea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia