euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buruzagi aldaketa Necocheako Euzko Etxean: Felipe Muguerzak Jose Antonio Alustizari eman dio lekukoa

2012/05/31

Necocheako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide joan den apirilean Uxue Etxebeste irakasle alkizarrari, Necocheako Ikastolan irakasle aritu ondoren euskalerriratu aurretik egin zitzaion ekitaldian (argazkia XZ-EuskalKultura.com)
Necocheako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide joan den apirilean Uxue Etxebeste irakasle alkizarrari, Necocheako Ikastolan irakasle aritu ondoren euskalerriratu aurretik egin zitzaion ekitaldian (argazkia XZ-EuskalKultura.com)
Ibilbide luzeko pertsona izan da Felipe Muguerza Necochea bere herriko eta Argentinako euskal gizataldearen barnean. Orain arte Necocheako Euzko Etxea-ko lehendakari izan dena luzaz izan da Euskal Herriko jende askorentzat Argentinako euskaldunen ikur, Necocheako ardurak eta FEVAko presidente gisa izan zituenak ere kari. Aurtengo hauteskundeetara ez da aurkeztu, eta orain arte lehendakariorde zen Jose Luis Alustiza eman dute bozek lehendakari. Batzordekide izango ditu, besteak beste, Jose Luis Picardi, lehendakariorde; Ricardo Esnaola, idazkari; Mirta Garrido, idazkariode; Horacio Yacomini, diruzain; eta Sebastian Laborde, diruzainorde.

PUBLIZITATEA

Necoechea, Argentina. Necocheako Euzko Etxeari lotu dio bizitza Felipe Muguerzak eta luzaz izan da Necocheako Euzko Etxea-ko lehendakari, bateraezintasunek behartuta FEVAko lehendakari izandako urteak kendutan hor ibili baita Necochea eta Argentinako euskal etxeen eta gizataldeen munduan. Eusko Jaurlaritzatik Argentinako Euskal Aste Nazional batera ofizialki lehenengoz bidaiatu zirenentzat, 1981ean, bertan errizibitu zituen euskal buruzagia izan zen. Hogeita hamar urte beranduago, iaz Euskal Aste haren 30 urteak ospatu zirenean, beste Euskal Aste Nazional bat Necochean antolatuta, Muguerzak berak segitzen zuen presidente. Urteurren hori ospatutakoan, adierazia zuen ez zela aurtengo hauteskundeetara aurkeztuko eta jende berriari eman nahi ziola lekukoa.

Necocheako Euzko Etxearen Urteko Ohiko Batzar Nagusia apirilaren 27an egin zen eta hona hortik ateratako Zuzendaritza Batzoirde berritua:

-Lehendakari Jose Antonio Alustiza
-Lehendakariorde: Jose Luis Picardi
-Idazkari Ricardo Esnaola
-Idazkariorde: Mirta Garrido
-Diruzain: Horacio Yacomini
-Diruzainorde: Sebastian Laborde

-Batzordekide titular:
Carlos Bilbao
Arantxa Zubillaga
Cristina Zubillaga
Xabier Zubillaga

-Batzordekide ordezko:
Juan Bautista Iriberri
Belen Irungaray
Esteban Dabadie
Maite Bilbao



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia