euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buletin ofizialak Euskal Etxeentzako 2017-2018 ikasturterako euskara dirulaguntza-deialdia eman du argitara

2017/10/04

EHAA buletinaren urriaren 2ko zenbakia Euskal Etxeetan euskara irakasteko 2017-2018ko dirulaguntzak arautuz
EHAA buletinaren urriaren 2ko zenbakia Euskal Etxeetan euskara irakasteko 2017-2018ko dirulaguntzak arautuz

PUBLIZITATEA

EHAA Buletin ofizialak joan den asteleheneko dataz, urriaren 2koaz, HABEko zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren15eko Ebazpena eman du argitara, arautuz Euskal Etxeei 2017ko urritik 2018ko irailera arte emango zaizkien euskara irakasteko sostengu ekonomikoak. EuskalKultura.com-ek zegokionean iragarri zuenez, deialdi honetarako oniritzia irailaren 14an eman zuen Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak eta orain sartuko da indarrean, EHAA buletinak argitaratu ostean, orotara 234.000 euro banatuko dituela.

Vitoria-Gasteiz. Munduko Euskal Etxeetan ematen diren euskara klaseetarako sostegun ekonomiko dirulaguntzak babesten dituen deialdia argitara emateko oniritzia irail erdialdean hartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak, eta EHAA buletinean nozi argitaratuko zain zegoen indarrean sartzeko.

Orain, pauso hori eman da eta EHAAk joan den asteleheneko edizioan, urriaren 2koan eman du argitara 2017ko irailearen 15eko Ebazpena, HABEko zuzendari nagusiarena, 2017ko urriaren eta 2018ko irailaren arteko euskal etxeetako euskara klaseen dirulaguntzak arautuz.

Atzo asteartea, urriaren 3a hasi zen Euskal Etxeek eskabideak aurkeztu eta deialdi barnean sartzeko daukaten epea.

Bere osotasunean, hemen irakur daiteke HABEko zuzendari nagusiaren Ebazpena



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia