euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buffaloko (Wyoming) 2017ko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Festaren kronika iruditan (2)

2017/08/03

Hona Ipar Ameriketako 2017ko euskal festa nagusiaren kronika iruditan. Lehenengo partearen ondoren, bigarren eta azken emanaldia da gaurkoa. Gogoratu elkarretaratzea uztailaren 20-24an egin zela Wyoming estatuko Buffalo herrian. NABOren urteko Biltzar Nagusiaz gain, asteburuak Estatu Batuko hainbat herri eta estatutako euskaldunak bildu zituen, partaide gisa, baita artista, musikari, dantzari eta kirolariak, euskal kulturaren arlo desberdinen erakusgarri. Arrakasta polita.

PUBLIZITATEA

Buffalo, Wyoming. AEB. Fama ona dauka Buffaloko euskaldunek prestatzen duten programak eta aurtengoak ere arrazoia eman zien Buffalo famatzen dutenei. Eta ez da erraza honelako hitzordu jendetsu bat prestatzea, baina Buffaloko Big Horn Basque Club-eko kideek badakite zertaz ari diren. Badute honek guztiak ekartzen duen lanaren zuzeneko beri, baina eurem euskal jatorri eta kulturaz harro egoteak bide hau markatzen die.

Izan ere, buffalotarrek iragarri dute dagoeneko, bost urteren buruan errepikatu nahi dutela eta izan nahi dutela berriz ere NABO besta nagusiko egoitza. Bitartean, urtero, maila lokalean --abuztuaren 15ean, Andre Dena Mariz-- eginen dute bertako euskal festa, eta bitartean prestatzen joango dira 2022koa.

Badakizu, planik egiterik badaukazu, ez galdu Buffalon ederki antolatzen dakiten elkarretaratzera etortzeko aukera. Cowboy artean egongo zara, eta ez harritu bertako itxura peto-etoa daukan norbait euskaraz hasten bazaizu hizketan, edo fandango edo arin-arinka dantzatzen.

Guhaurek plazera izan dugu, esaterako, bertan duela laurogei bat urte jaiotako George Etchemendy bezalako cowboy peto-petoak bertako euskara sano eta jatorrean mintzatzen segitzen duela egiaztatzea eta, are gehiago, euskaltzaletasunaren hazia ezarria duela bere hurrengo bi belaunaldietan, baita hirugarrenean ere, hauek txikitxoak badira ere.

Honelako gauzak gertatzen dira Ipar Ameriketako Euskal Herrian. Hona Buffaloko NABO BIltzar Nagusi eta Euskal Bestako bigarren eta azken irudi sorta:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia