euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparraldeko Euskal Etxeak bere 119. urtemuga ospatu zuen, Euskadiren ordezkari Sara Pagola lagun

2014/04/07

Iparraldeko Euskal Etxeko lagunak 119. urteurrenean (argazkiaIEE)
Iparraldeko Euskal Etxeko lagunak 119. urteurrenean (argazkiaIEE)

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal erakunde ugariko agintariak bertaratu ziren hiriburuko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxera erakundearen 119. urteurrenean parte hartzera. Topaketa egoitzako kintxoan burutu zen, ‘giro informalean’, etxeko kide eta lagunak partaide. Gonbidatuen artean, aipa daiteke Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari Sara Pagolak bat egin zuela, eta hitz batzuk egin zituela euskal etxekoen aurrean euren urtebetetze jaian.

Buenos Aires, Argentina. Apirilaren 1ean ospatu dute Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek erakundearen urtemuga. Jaiaren baitan, XIX. amaieran euren kultura Argentinan mantendu ahal izateko elkarte bat sortu zuten Iparraldeko gizonak izan ziren gogoan.

“Topaketa Moreno kaleko egoitzan burutu genuen, bertako txokoan hain zuzen, eta era informalean”, azaldu digu erakundeko Kultur Azpi-batzordeko kide den Norma Riosek. “Hori dela eta txoripanak eta haragi ogitartekoak eta ardoa eskaini genituen. Eta postrerako gazta eta gozoa”, zehaztu zuen Riosek.

Buenos Aireseko euskal erakundeak partaide

Gonbidatuen artean etxeko lagunak eta baita ere hiriburuko beste euskal instituzioetako kide eta agintariak aipa daitezke, tartean, Lakuako Gobernuko ordezkari Sara Pagola, Eusketxe eta Ekin Argitaletxeko lehendakari Maria Elena Etcheverry, Euskaltzaleak-eko  lehendakari Carlos Bordagaray, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeko eta FEVAko kide den Pedro Mauregui Larranda, Juan de Garay Fundazioko Jorge Beramendi eta Arantxa Anitua lehendakaria buru zuen Laurak Bat-eko ordezkaritza bat.

IEEaren 119 urtemuga 2014 01

[Iparraldeko Euskal Etxeko lagunak Laurak Bat eta FEVAko ordezkariekin]

Norma Riosek adierazi digunez, “giro ederrean burututako lagun arteko afaria izan zen. Bukatu aurretik, euskal etxeko lehendakari Ernesto Cornejo Saraviak erakundeak azken bolada honetan egindako lanen berri eman zuen eta ondoren Michel Iriart lehendakari ohia ekarri zuen gogora. Michelek 94 urte ditu eta osasun arazoengatik ezin izan zuen bilkurara etorri baina gure bihotzean dago. Hitzen ostean, etxearen alde topa egitera gonbidatu zuen lehendakariak”.

IEEaren 119 urtemuga 2014 02

[Afarian Ernesto Cornejo Saravia etxeko lehendakariak eta Sara Pagola ordezkariak hitz batzuk zuzendu zizkioten publikoari (argazkia IEE)]

120 urte betetzeko ezer gutxi falta zaion Iparraldeko Euskal Etxeak bere ekintzen programarekin jarraituko du datozen hilabeteetan. Alde batetik, hitzaldi zikloa garatuko du; izan ere, lehenengoa, “Gure aitona-amonen etxea” izenpean, martxoaren 20an izan, Juan Carlos Ibarrolaren eskutik. Horretaz gain, eta urtero bezala, Iparraldeko jaiak ere ospatuko dira Moreno kaleko etxean: ekainean Sorgin Afaria; abuztuan, Baionako Pestak; urrian, Biper Eguna, eta abenduan Olentzero.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia