euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek webgunea berritu du eta bertako Korrikan parte hartzeko deia egin

2009/03/27

Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatzen duen Korrika, euskal kultur jokoz-eta, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatzen duen Korrika, euskal kultur jokoz-eta, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteak erabat berritu du bere webgunea. Euskararekiko engaiamendu irmoa duen erakundea izanik, aurrerantzean www.euskaltzaleak.org.ar gaztelaniaz zein euskaraz irakurri ahal izango da. Orrialdea medio euskaltegiaren barruko ekimen eta hitzorduak era zuzen eta erosoan eskuratu eta elkartearekiko harremana erraztuko dira. Webguneak, hasteko, asteburu honetan bertan, esan nahi baita gaur ostiralez Buenos Airesen Korrika dela-eta antolatutako ekitaldietarako deia egiten du, nahi duenak Mexiko 1880-eko egoitzan egingo diren kultur joko eta animazioetan parte har dezan.

Buenos Aires, Argentina. Maria Belen Girasolek eta Fernanda Inunciagak, elkarteko beste kide batzuen laguntzarekin, berritu dute pasa den astetik aurrera sarean dagoen Euskaltzaleak-en webgunea. Orriaren ezaugarriei dagokienez, nabigatzeko zailtasunik gabeko eredua aukeratu dute egileek. Horretaz gain, estetika berriak, Euskal Herriko nahiz Buenos Aireseko irudiak batzen ditu, azaldu diote EuskalKultura.com-i Euskaltzaleak-eko iturriek.

Euskaltzaleak-eko jarduera nagusien informazioa nahi duenak bertan topa dezake, tartean euskara eskolen xehetasunak, edota etxeko dantza taldeari buruzko eta abesbatzari buruzko jakingarriak. Astero antolatzen diren ekintzak eta jai berezien egitarauak ere agertuko dira webgunean. Izan ere, gaur bertan Buenos Airesen egingo den 2009ko Korrikan parte hartzeko gonbidapena bertan dago jadanik.

Korrika gaur gauean Mexiko 1880ko euskal egoitzan

Aurten ere Buenos Airesko euskaltegiak bat egingo du Euskararen alde bi urtero antolatzen den jai honekin. Hitzordua gaur ostirala, martxoaren 27an, izango da, gaueko 9:30etan, Mexiko 1880eko euskal egoitzan. Gaueko ordu txikietan barneratuko den egitarauan, “geltoki” ezberdinetatik pasatuko dira gonbidatuak eta geltoki bakoitzean euskara edo euskal kulturarekin lotuta dagoen zerbait egiteko aukera izango dute, adibidez, kultur jolasak gauzatu, abestu, musika tresnak jo eta dantza egin. Taberna ere egongo da eta ospakizunaren arduradunak “Ekin Dantzari Talde”ko kideak --dantzarekin batera, euskara ikasten hasi dira aurten-- izango dira.

Lotura interesgarriak

Euskaltzaleak, 1944tik Buenos Airesko Gau Eskola/Euskaltegia
www.euskaltzaleak.org.ar

Korrikaren webgunea
www.korrika.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia