euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen, bertako Iparraldeko Euskal Etxeak blog berria zabaldu du interneten

2009/07/06

Iparraldeko Euskal Etxeko blogaren azala
Iparraldeko Euskal Etxeko blogaren azala

PUBLIZITATEA

Urrats berria eman du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak --gaztelaniaz Centro Vasco Frances gisa ezagutzen denak-- interneten lehio propioa zabalduz, etxeko idazkaria eta euskal kulturzale saiatua den Norma Riosen eskutik. Webgunea abiarazteko lehenengo zirriborroak duela hilabete batzuk egin baziren ere orain arte ez da jendaurreratu eta orain hasi zaio dinamika bat ematen. Aurrerantzean, beraz, hiriburu porteñoko euskal elkarte honek maiz antolatzen dituen ekitaldien berri izan nahi duenak badu nora jo.

Buenos Aires, Argentina. Interneten ahots propioz aritzeko jauzi hau Iparraldeko Euskal Etxea azken urteotan bere ekimenak eta ekitaldiak garatzeko egiten ari den ahaleginarekin bat dator. Komunikazioa erraztu eta informazioa orain artean baino arintasun handiagoz zabaltzeko aukera emango du eta, bazkide eta lagunei nahiz publiko orokorrari begira eguneratuta egotea ahalbidetuko dio lehen baino jende gehiagori.

Elkarteak uztailean bertan egitarautu dituen hiotzoduen berri eskuratu nahi duenak, bertan dauzka prestatu diren hitzaldiak, zinema proiekzioak-eta, baita ere azken aste eta hilabeteetan euskal etxeak egin dituen ekitaldi batzuetako kronikak eta argazkiak. Zorionak eman behar zaizkio, beraz, Norma Rios-i eta Kultura Azpibatzordea osatzen duten guztiei eta, oro har, Iparraldeko Euskal Etxe osoari.

Bloga hemen topa daiteke: http://www.iparraldeeuskaletxea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia