euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata eta Chascomuseko muslariak arituko zapatuan 'Laguntasuna' Txapelketan

2008/11/06

Buenso Aires probintzian eginiko mus txapelketa baten artxiboko irudia
Buenso Aires probintzian eginiko mus txapelketa baten artxiboko irudia

PUBLIZITATEA

Mar del Platako 'Denak Bat', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Aireseko 'Laurak Bat' eta Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxe argentinarretako hainbat muslari bilduko dira Buenos Aires probintzia barnealdeko azken herri honetan datorren larunbatean, 'Laguntasuna' izeneko txapelketan lehiatzeko. Chascomuseko Euskal Etxeak antolaturik, Jorge Etchepare da ekimeneko koordinatzaile, laguntzaile Chascomus Pilota Kluba eta La Limpia Recreativo Kluba.

Chascomus, Argentina. Txapelketa datorren larunbatean jokatuko da, 'Laguntasuna' izenpean, arratsaldeko ordu bietatik aurrera Chascomus Pilota Klubeko Areto Gorrian, 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen eskutik. Hogei bat bikote muslariren partaidetza espero da, Mar del Platako 'Denak Bat', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Aireseko 'Laurak Bat' eta Chascomus bereko 'Zingirako Euskaldunak' etxeetatik etorriak.

Norgehiagokak bigarren edizioa izango du aurtengoa, eta berau antolatuz 'laguntasunari' omenaldia egin nahi diote antolatzaileek, "hauxe baita euskal etxe desberdinetako muslariak egun goxo hau partekatzera bultzatzen gaituen lokarria".

Mus txapelketaren lehenengo edizioa iaz egin zen, eta Erasmo Astoreca eta Juan B. Mutuberria muslari bikotearen ohorez izendatu zen orduan, Argentina mailako mus txapelketa irabazleak izan baitziren bi euskaldunak.

Lotura interesgarriak

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia