euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires-Bilbo: Hasiberrientzako Tango ikastaro berri bat eskainiko du Marina Alcalde bilbotarrak Bilbon, urrian hasita

2018/08/14

Marina Alcalde eta Diego Quispe (argazkia Federico Paleo)
Marina Alcalde eta Diego Quispe (argazkia Federico Paleo)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesen dabil egun hauetan Marina Alcalde bilbotarra, TangoBA izeneko jaialdian parte hartzen. Eta hemendik ere luzatzen die tangoa gustatu bai baina orain arte dantzatzera ausartu ez direnei, Bilbon bertan hasiberrientzat antolatzen dituen tango ikastaroetan parte hartzeko gonbitea. Izan ere, berak ibilbide hori jarraitu zuen eta "Bilbo berean" jaioa izanik tangoa izan du aspaldidanik zaletasun eta amodio, gaur egun tangozale amorratu eta dagoeneko tango irakasle bihurtuta.

Klaseak Bilboko erdigunetik minutu batzuetara dagoen Abrazándonos izeneko Tango Eskolan eskaintzen ditu. Marinarekin batera, bere dantza bikotea den Diego Quispe argentinarra ere ikastarokoko irakasle du. Izan ere, jardunbide polita dute dantzariek elkarrekin eta Munduko Tango Txapelketetan, Tango Pista izeneko modalitatean, finalera iritsi ziren 2015ean eta 2016an.

Marina Alcalde Bilbon jaio zen 1982an eta oso gazterik hasi zitzaion tangoarekiko interesa. Hogei urte zituela bidaiatu zen lehen aldiz Argentinako hiriburura, trebatzera eta hortik aurrera oso maiz dator, bai trebatzen jarraitzera bai jaialdi eta lehiaketetan parte hartzera, beti ere Euskal Herria ordezkari.

Bere lanen artean, antzezlana eta musika batzen dituen ‘Sentimiento Milonguero’ ikuskizuna aipatu behar da. ‘Sentimiento Milonguero’n 35 aktore-dantzari aritzen dira taula gainean, Alcalde bera zuzendari. Antzezlana 2014. urtean estreinatu zen Euskal Herrian, Sopelako Antzokian.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago, hemen.


‘Sentimiento Milonguero’ ikuskizuna



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia