euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako Euskal Etxeak argazki lehiaketa antolatu du: lan irabazleak Pelgrims Etxean erakutsiko dira

2018/08/03

Lan irabazleen erakusketa Bruselako Pelgrims Etxean (irudian) egingo da abenduan
Lan irabazleen erakusketa Bruselako Pelgrims Etxean (irudian) egingo da abenduan

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Bruselako Euskal Etxeak (BEE) argazki lehiaketa bat antolatu du guztiei zabalik, zale zein profesional, sarien artean Hondarribiko Parador hotelean gau bat dagoela eta bost irabazleen lanak Bruselako Pilgrims Etxean abenduan egingo den erakusketa batean ikusgai ipiniko direla. Izan ere, abenduan Euskal Aste bat antolatuko du BEEk eta haren parte zabalduko du erakusketa hau. Lehiaketa Euskal Etxeak Saint-Gillesko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako Ordezkaritzarekin batera antolatu du euskal etxe bruselatarrak.

Argazki lehiaketako gaia Euskal Herria izango da. Bi gai proposatzen zaizkie parte-hartzaileei: Euskal Herriko paisaiak (mendia, ozeanoa, lautada, animaliak...). edo Euskal Herriko kultura (folklorea, jaiak, erretratuak, musika...). Parte-hartzaile bakoitzak gai bakarrean izena emango du eta gai horrekin zerikusia duten 6 edo 10 irudiz osatutako argazki multzo koherentea aurkeztuko du.

Bost saritu hautatuko dira eta euren artean irabazle nagusi bat, sari gisa bi pertsonentzako aipatu gaua irabaziko duela Hondarribiko Parador hotelean.

Izen-emateak 2018ko abuztuaren 15etik aurrera egin daitezke, 2018ko irailaren 30eko gaueko hamabiak arte. Hautagaiek argazkiak zenbakizko-fitxategi formatuan WeTransfer doako programaren bitartez bidaliko dituzte helbide honetara: vdmphotographie@yahoo.fr. Emaitzak urriaren 31ean egingo da posta elektronikoz.

Erakusketaren inaugurazioa abenduaren 7an, ostirala, izango da, 18:30etan. Argazkiak Bruselako Euskal Etxeko webgunean eta Facebooken argitaratuko dira. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia