euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bristoleko Euskal Etxeak euskal musikariei deialdia egiten die, Bath-eko Folk Jaialdian partehartzeko gonbitearekin

2016/02/19

Bristoleko Euskal Etxearen lehendabiziko Mus Txapelketak jokalari ugari bildu zituen, euskaldunez gain baita ingelesak eta frantsesak ere (argazkia Bristol EE)
Bristoleko Euskal Etxearen lehendabiziko Mus Txapelketak jokalari ugari bildu zituen, euskaldunez gain baita ingelesak eta frantsesak ere (argazkia Bristol EE)

PUBLIZITATEA

Abuztuan egingo den Bath-eko Folk Jaialdian parte hartu nahi duten talde eta musikarien bila dabil Bristoleko Euskal Etxea. Jaialdian izena emateko epea Martxoaren 1ean itxiko da, beraz, interesa duzuenok bizkor ibili! Horrez gain, edozein arlotako musikariak ere gustora hartuko dituzte, Londres eta Bristoleko euskal elkarteekin koordinatuz tour txikia prestatu nahi izanez gero. Jarraian, datu gehiago eta elkartearen aurreneko Mus Txapelketako irudiak.

Bristol, Ingalaterra. Bristoleko Euskal Etxeak deialdia egin die Euskal Herriko kantari eta musikariei (tartean trikitilari, txalapartari, txistulari, albokari edota taldeei), abuztuan egingo den Bath-eko Folk Jaialdian parte hartzera gonbidatuz. Jaialdia abuztuaren 6tik 14ra izango da aurten, eta elkarteak bertan parte hartzeko folk talde edo kantari bat aukeratuko du.

Interesa dutenek elkartera idatzi behar dute, beren taldearen berri emanez. Elkarteak e-mail helbide berria du, hemendik aurrera hau izango da bristolbasque@gmail.com. Proposamenak lehenbailehen bidali behar dira, jaialdian izena emateko epea martxoaren 1ean itxiko baita.

Horrez gain, elkarteak edozein estiloko musikariei ere Bristolen jotzeko gonbitea egin die, Londreseko euskal etxearekin batera tour txikiak antolatzeko aukera egon daitekeela aipatuz.

Bestalde, aipatu elkarteak bere lehendabiziko Mus Txapelketa ospatu berri duela. Ekitaldiak lagun asko bildu zituen elkartera eta euskaldunez gain ingelesak eta frantsesak ere izan ziren tartean, euskal etxeko iturriek EuskalKultura.com-i aditzera eman diotenez. Partehartzaileetako batzuk zerotik hasi ziren, eta aurreneko partidak mus lantegi baten antzekoak izan ziren. Ondoren, txapelketa jokatu zen, bi kategoriatan: hasiberriak eta adituak. Jarraian, argazkiak:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia