euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Brasilgo Euskal Etxeak igandean ospatuko ditu Euskararen Nazioarteko Eguna eta Gabonak, Festa do Euskara-n

2007/12/07

Sao Pauloko Euskal Etxearen aurreko ekitaldi bat
Sao Pauloko Euskal Etxearen aurreko ekitaldi bat

PUBLIZITATEA

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak bat egingo du Brasildik, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta munduan zehar euskaldunak egunotan egiten ari diren ekitaldiekin. Euskal-brasildarren jaiak Festa do Euskara izenburua izango du eta elkarteko kide eta lagunak babarrun jate baten inguruan bilduko ditu. Elkarteko kideek ekitaldi berean ospatuko dute euren Gabonetako jaia.
Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko saopaulotarreko kide eta lagunak elkartearen egoitzan bilduko dira datorren igandean Festa do Euskara deitu duten ekitaldian. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute eta aldi berean elkartearen urteroko Confraternização de Natal edo Gabonetako bilkura. Hitzordua goizeko hamar t'erdietan hasiko da.

Ekitaldiak kirol erakustaldi batekin hasiko dira --pilota eta futbola-- eguerdiko hamabi t'erdiak bitartean. Ondoren bazkaria egingo dute, menuko izarra babarrun jatea izango delarik. Arratsaldeko ordu bietan Juan Zumalde koralak emanaldia eskainiko du eta jaiari bukaera emateko hiru t'erdietan ginkana bat garatuko dute.

Juan Zumalde koralaren arrakasta

Bestalde, Euskal Etxeak zoriondu egin du etxe barruko Juan Zumalde korala, joan den azaroan Eusko Cantat lehiaketan hirugarren postua lortu zutelako. Juan Gracia maisuak zuzendu zuen korala eta 300 euroko saria eskuratu zuten. Arrakasta handitzat hartu du koruak, are gehiago joan den urtean sortua dela kontutan izanik. Juan Antonio Zumalde Romero izan zen koruaren sortzailea, eta nahiz eta berriki hil den, bere ondareak bizirik darrai koruak bere kantuekin euskal kultura zabaltzeko egiten duen eguneroko lanean.


Lotura interesgarriak

Brasileko Euskal Etxea
www.euskaletxeabrasil.com.br

Euskal dokumentazio historikoa berreskuratzeko ekimena Brasilen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 19an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia