euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketaren inguruan Gernika eta Berlingo zeruak elkartzen ari den proiektua segitu nahi? Hona bideo ikusgarria!

2019/05/07

Gernikako zeruaren bannerra daraman hegazkina Berlingo epizentroa den Alexanderplatz gainetik pasatzen
Gernikako zeruaren bannerra daraman hegazkina Berlingo epizentroa den Alexanderplatz gainetik pasatzen

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. "Himmelstausch" edo "Zeru-trukaketa" du izena Bonbardaketaren 82. urteurreneko egunean, bere lehenengo partea Berlingo zeruetan gauzatu zuen proiektu honek. Friburgoko Michael Klant artistaren eskutik eta Berlingo Euskal Etxea laguntzaile, zenbait partaide izan ditu artikulu honetan xehetasunez azaltzen denez. Ideia, Gernikako zerua biltzen duen margolan bat Berlingo zerura ekartzea hegazkin batek aireratutako banner batean eta, alderantziz. irailean Berlingo zerua dakarren margolana Gernikako zeruan aireratzea, bertako herritarrak eta Lobak elkartea partaide.

Baina onena ikustea da. Hona gaur egun hegaldientzat itxita dagoen baina nazismo garaian aktibotasun handikoa izan zen Berlin-Gatow aireportutik (baimen berezi batekin) ateratako Robin 400 hegazkina protagonista izan zuen ekitaldia. Zorionak posible egin duten guztiei!

-Proiektuaren webgunea
-Proiektua Instagram-en
-Proiektua artistaren webgunean hemen
-Facebook-en
-Twitter-en



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia