euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bonbardaketa egunean Gernikan zegoen Ion Guarrotxena bazkideak irakurri zuen Limako EEan 'Gernikako Agiria'

2007/05/07

Raul Noblecilla, Limako Euskal Etxeko lehendakari ordea; Fermin Berasategi gudari ohia eta EEko bazkide nagusia; eta Victor Ortuzar lehendakaria
Raul Noblecilla, Limako Euskal Etxeko lehendakari ordea; Fermin Berasategi gudari ohia eta EEko bazkide nagusia; eta Victor Ortuzar lehendakaria
Lima hiriburutik, Peruko euskaldunak eta bertako Euskal Etxea Gernikako Bonbardaketaren 70. urteurrenarekin bat egin eta dei berezia luzatu zuten. EEko lehendakariorde Raúl Noblecilla hizlari, , bonbardaketa egunean Gernikan egon zen Ion Guarrotxena bazkideak 'Gernika Bakearen alde' agiria irakurri zuen, Gernikako Arbola kantatuz amatu zen ekitaldian. Bertako prentsak, hala nola 'El Comercio' eta 'Correo' egunkariek, urteurrena islatu zuren euren orrialdeetan.

PUBLIZITATEA

Limako Euskal Etxeak apirilaren 26an, 70. urteurren egunean bertan, ekarri zuen gogora bonbardaketa, bere egoitzean eginiko ekitaldi batekin. Ekitaldian Raul Noblecilla euskal etxeko lehendakariordeak hartu zuen hitza eta --ordutegi aldea tarteko-- ordu batzuk lehenago, eguerdi t'erditan, Ibarretxe lehendakaria buru Gernikako Juntetxean eginiko zeremonia aipatu zuen, Adolfo Perez Esquivel eta Mario Molina Nobel saridunak partaide eta zenbait hiri martirietako --Hiroshima, Coventry, Dresde, Hamburgo, Varsovia y Volvogradoko (Stalingrado)-- alkate edo ordezkariak ere partaide izanik, Ibarretxek 'Gernika Bakearen alde' agiria irakurri zuen zeremonia.

[Fermin Berasategui, Victor Ortuzar eta Ion Guarrotxena. Bonbardaketa gertatu zen egunean, hiru urte zeuzkala, amarekin Gernikan egon zen Guarrotxenak irakurri zuen 'Gernika Bakearen alde' agiria Limako Euskal Etxean]

Noblecillak Agirre lehendakariak bonbardaketa ostean esaniko hitzak ekarri zituen gogora: 'Euskaldunen hiri sakratuaren birrintzea burututa ere, Askatasunen Arbola bizirik geratua zen, aldagaitz, bere adarrak goialde oskorritura zabalik, munduari esan nahiean-edo, bere magalean askatasuna defenditzearren hildako ehundaka euskaldun egon arren, berak ordezkatzen zituen printzipioak ez zirela sekula galduko'.

Horren ondotik, Ion Guarrotxena bazkideak --hiru urte zituela bonbardaketa egunean Gernikan amaren altzoan egondakoa bera-- Lehendakariak irakurritako agiri bera irakurri zuen Liman, 'Gernika Bakearen alde', Gernikako Arbola kantatuz amaitu zen ekitaldian. Aldi berean, Limako zaharrena eta zabalduena den 'El Comercio' egunkariak orrialde osoa eskaini zion urteurrenari eta duela 70 urte Gernikan gertatutakoei, infografia ikusgarri bat eta guzti. Bestalde, bertako 'Correo' egunkariak ere bere zuzendariaren artikulu bat eman zuen argitara, non Aldo Mariáteguik urteurrena eta euskaldunekiko bere esperientziak aipatzen zituen '¡Gora, Gora Gernika' izenburupean [Goiko ezkerreko irudian, 'Correo' egunkariaren mozketa. Aldo Mariátegui zuzendariak Gernika eta euskaldunekin izan dituen esperientziak aipatzen ditu bertan]

[Orrialde osoa, testu, argazki eta infografiaduna, Limako egunkarietan dekanoa den 'El Comercio'k argitara emana Gernika deuseztu zuteneko 70. urteurrenean]


Lotura interesgarriak

Carmeloko (Uruguai) Eusko Jaiak Gernika gogoratu zuen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 7an

'Euskararen Oihua', haritzaren zuraz egina Rosarion
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 4an

La Platako Euzko Etxea eta bonbardaketa
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 4an

Villegaseko Eskola Nazional ohiak urteurrena gogoratu
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 4an

Brasilgo euskaldunek 'Gernika geure gogoan' eratu dute
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 3an

Txiki Alaiak-eko dantzariak ekitaldia Montevideoko Guernica Plazan
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 3an

Haritzaren kimua landatu dute Oregoneko Ontarion, AEBetan
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 3an

Edorta Jimenez idazleak Gernika gogoan Buenos Airesen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 1ean

Valparaisoko (Txile) euskaldunek Gernikaz gomuta
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 30ean

Mundu anglosaxoiko euskal etxeak eta urteurrena
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 28an

Hainbat ekitaldik mundu osoan bonbardaketa oroituko
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 27an

Wolfgang Wippermann historialari alemaniarra 'Gernika'ko buru
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 27an

Gernikak Bake mezua jaurti
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 26an

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak ere
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 25ean

New York, Txileko Santiago, Gooding...
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 24an

Saltoko (Uruguai) euskaldunek kultura astea eratu dute
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 24an

Townsvilleko (Australia) Euskal Etxean ekitaldia
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 23an

Gloria Totoricagüenak hitzaldia Gernikaz San Frantziskon
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 22an

San Francisco, Laprida, Villegas, Río Cuarto, La Plata...
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia