euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisen euskal diseinuko bitxi, apaingarri eta osagaiak egiten dituen Ahizpak enpresa, 'Uztaileko Artista' Elkoko Museoan

2018/07/11

Boisen egoitza duen Ahizpak diseinu & arte enpresa 'Uztaileko Artista' hautatu du Elkoko Northeastern Nevada Museum-ek
Boisen egoitza duen Ahizpak diseinu & arte enpresa 'Uztaileko Artista' hautatu du Elkoko Northeastern Nevada Museum-ek

PUBLIZITATEA

Elko, AEB. Bitxiak, apaingarriak eta etxerako edo soinean eramateko diseinuzko objektu eta gutiziak asmatu eta gauzatzen dituzten bi ahizpek sortu zuten Boisen (Idaho) Ahizpak enpresa. Maite Iribarren-Gorrindo and Izar Bicandi Nevadan jaiotako euskal diasporako bi ahizpa dira, Estatu Batuetako Mendabaldeko euskal komunitateen gerizpean haziak eta euren euskaltasun horretatik egiten diote ekarria diseinuaren munduari. Uztail honetan, 'Hileko Artista' hautatu dituzte Elkoko Northeastern Nevada Museum-en. Izan ere, euren emaitzak fisikoki Museoko dendan eros daitezke, besteak beste, eta baita internetez ere. Harrituko zara. Emaiezu begiratua.

-Ahizpak Facebook-en
-Ahizpak-en webgunea

-Ahizpak Instagram
-Emaila: art@ahizpak.com
-Telefonoa: +1 208-392-2356



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia