euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Jaialdi 2020ak epea zabaldu du bertara joan nahi duten EHko artisten partaidetza bideratzeko

2018/06/01

Idahoko Kapitolioa Jaialdi 2015 garaian, AEBetako bandera eta ikurrina mastetan
Idahoko Kapitolioa Jaialdi 2015 garaian, AEBetako bandera eta ikurrina mastetan

PUBLIZITATEA

Edizioro garaiz egiten duten legez, Boiseko Jaialdi 2020ko antolatzaileek zabaldu berria dute epea Euskal Herritik festako partaide joan nahi duten musikari, dantzari, kantari edo bestelako artistek aukera izan dezaten euren proposamena aurkeztu eta Boiseko euskal besta eta elkarretaratze erraldoiko programako parte bilakatzeko. Eta, zergatik ez, baliteke Diasporako beste lekuren batetik proposamen interesgarririk heltzen bazaie ere gogoan hartzea! Epea irailaren 15era artekoa da. Erantzunak, azaroaren 30erako.

Boise, AEB. Uztailaren 28tik abuztuaren 2ra izango da 2020ean Boisen Jaialdi nazioarteko euskal festa erraldoia. Euskal Herritik kanpoko munduko euskal festarik handienaren fama du eta bere azkeneko edizioan, 35.000 bat jende inguratu zela iragarri zuten antolatzaileek.

Astebeteko ekitaldiak Boiseko, Idahoko, Estatu Batuetako eta Euskal Herriko artistak biltzen ditu Boisera datozen bisitariei eskaintzen zaien programako erakargarri. Eta hor, Euskal Herritik etor daitezkeen artistak hautatzeko, hain zuzen, epe eta bide bat ezarria dute Jaialdiko antolatzaileek.

Horren arabera, epe bat zabaltzen dute, Euskal Herriko artistek euren proposamenak bidali (aurten, 2018ko irailaren 15a) eta Jaialdik euren artean gehien komeni zaizkienak hautatu eta gonbidapena luza diezaieten Jaialdin parte hartzeko.

Tratu horretan, gonbidatuak Boisera iristeko garraioaz arduratzen dira eta Jaialdiren ardurapean geratzen da Jaialdiko egunetako lo egiteko lekua eta janaria. Normalean, norbanako edo talde interesatuek euren buruaren aurkezpen bat bidali behar dute, bideo batekin, eskaini nahi duten ikuskizuna edo emanaldia islatuz.

Lehenengo, dena den, antolatzaileekin behar dute harremandu, euren izena eman eta informazioa eskatzeko. Hori, honako esteken bidez egin daiteke:

-Ingelesez: http://www.jaialdi.com/international-performers/application-english
-Euskaraz: http://www.jaialdi.com/international-performers/application-euskera
-Gaztelaniaz: http://www.jaialdi.com/international-performers/application-espanol

-Jaialdiko webgunea: http://www.jaialdi.com
-Jaialdiko Facebook: https://www.facebook.com/Jaialdi2020

Ikus Jaialdi 2015eko argazki galeriak:

-Jaialdi 2015 lehenengo argazki galeria
-Jaialdi 2015 bigarren argazki galeria
-Jaialdi 2015 hirugarren argazki galeria
-Jaialdi 2015 laugarren argazki galeria
-Jaialdi 2015 bostgarren argazki galeria
-Jaialdi 2015 seigarren argazki galeria
-Jaialdi 2015 zazpigarren argazki galeria
-Jaialdi 2015 zortzigarren argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia