euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Jaialdi 2020: antolatzaileek datorren urteko edizioko egitaraua zabaldu dute, urtebete aurretik

2019/05/03

Jaialdi 2020, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra arte egingo da datiorren urtean Boise Idahoko hiriburuan
Jaialdi 2020, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra arte egingo da datiorren urtean Boise Idahoko hiriburuan

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Urtebete pasexe falta da oraindik 2020ko uztailaren 28an Jaialdi 2020 festa erraldoia has dadin eta antolatzaileek plazaratu dute dagoeneko munduan Euskal Herritik kanpoko euskal festetan handienaren ospea daukan honek izango duen egitaraua. Adierazi dute, hori bai, aldaketaren bat izan dezakeela, baina funtsean orain jakin arazten duten programa honi erantzungo diola. Hona, grosso modo, uztailaren 28tik, asteartea, abuztuaren 2ra, igandea, garatuko den euskal elkarretaratze honen egitaraua:

Uztailaren 28 eta 29a, astearte eta asteazkena
17:00etatik 23:00etara, Basque Block-en, boise erdigunean.
Welcome to Boise, Ongi Etorri Boisera
Basque Block izango da elkargune eta biltoki. Musikari eta ikuskizunak, janari eta edaria eskuragai.

Uztailaren 30a, osteguna
12:00etatik 24:00ak arte.
Basque-ing on the Block kale-programa
Euskal musika eta musikariak lagun, mokadu bat jan eta edari batez gozatzeko aukera, adiskide zahar eta berriekin

-Sports Night - Euskal Herri Kirolen Gaua
Harri jasotzea, aizkolariak, euskal herri kirol zahar eta berrien erakustaldia
CenturyLink Arena, 19:00etan

-Street Dance - Herri Dantzaldia, berbena
Basque Block-en, 21:00etatik 24:00etara

Kirolen Gaua amaitutakoan, zatoz dantzara Europako eta AEBetako euskal bandek jotako erritmora

Uztailaren 31, Ostirala
12:00etatik 24etara.
Basque-ing on the Block kale-programa
Euskal musika eta musikariak lagun, mokadu bat jan eta edari batez gozatzeko aukera, adiskide zahar eta berriekin

Festa’ra ikuskizuna
Morrison Center, 19:00etan
Boise bertako, AEBetako eta Europako euskal kantari, musikari eta artisten emanaldia

Abuztuaren 1a, larunbata
Ekitaldi nagusiak Expo Idahora aldatzen dira
10:00etatik 18:00ak arte
Azoka handi bat, saltoki andana bat, arropa, oroigarriak, musika, eskulanak, liburuak eta abar salgai.
Janari eta edaria erosgai, musikari, dantzari eta artista guztien emanaldiak Expo Idahoko oholtzetan, kirol erakustaldiak, karrokanpo erakusketa...

-San Inazio Meza
St. Mark’s elizan, 7960 Northview Street, 19:00etan
Boiseko Oñati dantzariak, Biotzetik abesbatza, euskal dantzarien San Inazio prozesio eta dantzak. Meza euskaraz eta ingelesez.

-Larunbat gaueko dantzaldi eta kontzertua
CenturyLink Arena, 21:00etatik 24:00etara
Zatoz dantzatzera AEBetako eta Europako euskal banden erritmoan

Abuztuaren 2a, igandea
Segitzen du euskal festak Expo Idahon. 11:00etatik 17:00etara
Azoka handi bat, saltoki andana bat, arropa, oroigarriak, musika, eskulanak, liburuak eta abar salgai.
Janari eta edaria erosgai, musikari, dantzari eta artista guztien emanaldiak Expo Idahoko oholtzetan, kirol erakustaldiak, karrokanpo erakusketa...
Ondoren programa Basque Blockera aldatuko da

-Street Dance - Herri Dantzaldia, berbena
Basque Block-en, 20:00etatik 23:00tara
Zatoz dantzara Europako eta AEBetako euskal bandek jotako erritmora. Amaiera.

.Gogoratu antolatzaileek zabaldu dutela dagoeneko Euskal Herritik propio Jaialdira bidaiatuko duten Euskal Herriko taldeen berri.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia