euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Ikastola zuzendari bila ari da: proposamenak uztailaren 15aren aurretik behar dira aurkeztu

2016/06/30

Boiseko Ikastolako haur taldea artxiboko irudi batean
Boiseko Ikastolako haur taldea artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Zuzendari bila ari da Boiseko Ikastola eta uztailaren 15era arte zabaldu du kargurako proposamen eta eskabideak aurkezteko epea. Boiseko Euskal Museo eta Kultur Zentroaren baitan, pertsona hautatuak eskolaurreko euskal erakunde boisetar honen ardura hartuko du alor guztietan, tartean pedagogikoa eta ekonomikoa eta eguneroko martxa finkatu, dinamizatu eta jarraituko du. Euskara jakitea gogoan hartuko da baina ez da ezinbestekoa.

Boise, Estatu Batuak. Boiseko Basque Museum & Cultural Center erakundeak bere baitangoa den Boiseko Ikastolako zuzendari postua betetzeko deia zabaldu du. Jakina denez, eskolaurreko erakundea da Ikastola, bakarra bere ezaugarrietan Estatu Batuetan. Bere xedea, eskolaurreko haurrentzat eta euren familientzat giro bero, seguru, lagunkoi, sostenguzko eta estimulagarria sortzea da, haurrak Kindergarden eta maila elementalerako prestatzea euren hazkundea sustatuz alor sozial, emozional, sikologiko eta kognitiboan, beti ere euskal kultura landu eta elkarbanatzen dutela euskara euren eguneroko ikaskuntzako parte bilakatuz.

Helburu eta misio honetako parte izateko interesa badaukazu, bidali mesedez zure aurkezpen gutuna, ibilbide eta erreferentziak uztailaren 15a baino lehen Boiseko Euskal Museora (611 Grove Street, Boise, ID 83702 – Zzendari exekutiboari) ed emailez annieg@basquemuseum.com helbidera. Museoarekin ere zuzenean harremanetan sar zaitezke edozein galdera edo zalatza argitzeko, telefonoz, 208 577 2250 zenbakira deituz edo emaila helbide honetara zuzenduz: annieg@basquemuseum.com.

-Ikus ezazu Boiseko Ikastolako zuzendari lanaren deskribapen osoa pdf honetan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia