euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 3-5 urteko haurrekin aritzeko 2019-2020 ikasturtean: eskabide epea, urtarrilaren 31

2019/01/03

Boiseko Ikastolako haurrak Danborradarako prestatzen, artxiboko argazki batean
Boiseko Ikastolako haurrak Danborradarako prestatzen, artxiboko argazki batean

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 3-5 urteko haurrekin aritzeko 2019-2020 ikasturtean. Hautagaiek euskaradunak behar dute izan eta unibertsitate-gradua edo antzekoa euki haur-hezkuntzan, lehen hezkuntzan edo antzekoan, eta bi urteko eskarmentua antzeko jarduera batean. Ingelesaren ezagutza ere eskatzen da, gurasoekin-eta komunikatu ahal izateko. Abuztuan hasiko litzateke. Interesatuek, gutuna beharko dute bidali, ingelesez, kurrikulumarekin eta postuarekiko eta lanarekiko jarrera eta eskaintza azalduz, erreferentziekin, eta itzulitako dokumentuekin.

Eskaeraren xehetasun eta argibideak hemen topa daitezke, edo Boiseko Euskal Museora idatzita, ikastola@basquemuseum.com; telefonoa, +1 208 343 4234.

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 31erainokoa da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia