euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko euskaldunak aste honetan kaleratu dira makilak eskuetan Santa Agedako koplak kantatzeko (ikus bideoa)

2019/02/14

Boiseko euskaldunak aste honetan kaleratu dira makilak eskuetan Santa Agedako koplak kantatuz (ikus bideoa)
Boiseko euskaldunak aste honetan kaleratu dira makilak eskuetan Santa Agedako koplak kantatuz (ikus bideoa)

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boiseko euskaldunek joan den astelehenean ospatu zuten Agate Deuna edo Santa Ageda hiriko Basque Block-en. Ekitaldiak ia hogeita hamar pertsona bildu zituen, makilak eskuetan kantari. Taldea Euskal Museotik atera zen eta 'Leku Ona' jatetxera joan zen lehenik, trikitixaren aireak lagun. Ondoren Euskal Etxera sartu eta han ere kantatu zituzten koplak.

Azkeneko lekua, Euskal Museora itzuli aurretik, Bardenay garagardotegia izan zen. Itxaso Cayerok zuzendu zuen taldea, eta azalpenak publikoari festari buruz Josh Uriartek eman zituen euskaraz eta ingelesez.


Taldea Boiseko Basque Block-eko 'Leku Ona' taberna eta jatetxean kantari (irudia EuskalKultura.com)

Ondoren, eta bira bukatuta, dagoeneko Euskal Museo barnean, bildutakoek bestelako kantu batzuk kantatu zituzten, trikitixa han zela baliaturik, tartean Guk euskaraz, Lau teilatu eta Boga boga. Aurreko egunen aldean, eguraldia ez zen hain hotza izan eta irteera polita geratu zen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia