euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek 'Wine Fest' urteroko jaialdiaren 11. edizioa egingo du

2008/08/08

Boiseko Euskal Museoaren kartela
Boiseko Euskal Museoaren kartela

PUBLIZITATEA

Idahoko euskal komunitateko kideek, eta orohar ardo onaren zaleek, hitzordua dute datorren abuztuaren 15ean, Boisen egingo den ‘Wine Fest’ edo Ardoaren Jaialdiaren edizio berri batekin. Jaialdia Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek antolatua da eta elkarte honen finantziazio iturri garrantzitsua. Hitzordua Basque Block delakoan izango da, Boiseko euskaldunen topagunean. Arratsaldean zehar ardo eta janari dastaketak Gernika Basque Pub & Eatery, Leku Ona Basque Restaurant, The Basque Market eta Bardenay Restaurant and Distillery jatetxe eta tabernetara zabalduko dira.

Boise, EEUU. Idaho estatuko hiriburuak Basque Museum & Cultural Center elkartearen Wine Fest jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo du datorren abuztuaren 15ean. Jaialdi hau Idahon udan zehar egiten diren Ardo Jaialdi zaharrenetako eta jendetsuenetakoa da. Jendearen babesa ez dator jaialdian dastatu daitekeen ardo aukera zabalarengatik bakarrik, baizik eta ekitaldian jasotzen den dirua Euskal Museoaren jarduna finantzatzeko erabiltzen delako.

Hitzordua klasiko bat da paraje hauetan eta iaz 500 lagundik gora bildu ziren bertara. 'Basque Museum-arentzat urte osoan dirua biltzeko egiten den ekitaldi nagusia da', azaltzen dio jaialdiaren koordinatzaile Diana Echeverriak IdahoStatesman egunkariari. ‘Jaialdi honekin biltzen dugun diruak Euskal Museoaren hezkuntza programa eta komunitateko ekintzak sustatzeko erabiltzen da', gehitzen du Patty Miller-ek, museoko zuzendariak.

Ardo aukera zabala

Jaialdia Basque Block gunean (Grove Street) egingo da, arratsaldeko bost t'erdietatik aurrera. Idahoko edari banatzaile talde batek bere ardoen dastaketa egiteko aukera emango du. Tiketa duen heldu bakoitzak dastaketa egiteko edalontzi bat jasoko du. Gainera, Basque Blockeko jatetxe eta taberna euskaldunek euskal-amerikar estiloko janaria dastatzeko aukera ere emango dute. Lokalak honakoak dira:  Gernika Basque Pub & Eatery, Leku Ona Basque Restaurant, The Basque Market eta Bardenay Restaurant and Distillery.

Jaialdiaren beste proposamen nagusia Oinkari dantza taldearen erakustaldia izango da. Taldea duela ia 50 urte sortua da eta harrez gero Idahoko jai eta ekitaldi ugari girotu ditu, euskal dantzak zabalduz. Bestalde, egunean zehar 'enkante isila' ere egingo da, herriko enpresari eta ardo banatzaileek dohaintzan eman dituzten opariekin.

Tiketak aldez aurretik 27 dolarretan eros daitezke, museora deituz (208-343-2671). Egunean bertan tiketak 30 dolar balioko dute. Prezio honetan janari eta edariak eskatzeko sei tiket emango dira. Hortik aurrera tiket bakoitzagatik dolar bat baino ez da ordaindu beharko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia