euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise State University-k Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie euskal ikasleei

2012/03/19

Boise State University-ko kanpusa Idahoko hiriburuan
Boise State University-ko kanpusa Idahoko hiriburuan

PUBLIZITATEA

Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko bi doktoretza beka sortu ditu, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekek urtebeteko iraupena izango dute eta ikasleek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika sail ospetsuan. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 24.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Boise, AEB. Boise State Universityk Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen ditu, Boiseko euskal komunitateak eta unibertsiteko Euskal Ikasketa Programak lagunduta. Bekak  Ingenieritza Elektronikoan edo Informatikoan lizentziatura edo masterra duten ikasleei zuzenduak dira (edo ikasketa horiek aurtengo abuztua baino lehen burutzen dituztenei).

Bekak matrikularen gastuak ordainduko ditu eta 18.000-24.000 dolarreko bidaia-poltsa emango die ikasleei, ostatu eta egonaldiko gastuetarako. Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programak eta Boiseko Euskal Museoak Idahoko euskal komunitatearekin bat egingo dute ikasleei harrera egiteko eta euren festa eta ekitaldietara gonbidatuko dituzte urtean zehar.

Dokumentazioa eta epea

Beka eskatu nahi dutenek apirilaren 15a baino lehen bidali behar dute eskatutako dokumentazioa:

-eskabide inprimakia (Basque PhD Scholarship Application Form)
-itzulpen ez ofizialak
-gomendiozko hiru gutun
-ikerketa arloa zehaztuz interes-adierazpena (horrez gain, honako inprimakia bete beharko dute: ECE Student Research Area Preferences)

Eskabideak e-mailez bidali behar dira BSUko Electrical and Computer Engineering Department sailera (ece@boisestate.edu), “Basque PhD Scholarship” izenburuarekin. Hautatuen izenak maiatzaren 15a aldera jakinaraziko dira. Ondoren, ikasle horiek ingeles maila erakutsi beharko dute.

-Fakultateko ikerketa espezialitateak, hemen
-Informazio osoa, ingelesez, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia