euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskal Gaietako irakasle lanpostu bat eskaintzen du, 2019ko abuztuan hasteko

2018/10/03

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskara eta Euskal Gaietako irakasle lanpostu bat eskaintzen du, 2019ko abuztuaren 1ean hasteko. Hautagaitzak proposatzeko epea azaroaren 4ra arte dago zabalik. Lanpostuak "Assistant Professor of Basque" du izena eta bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen du, denboraren erdia irakastea dela (15 kreditu urtero), %30a ikerkuntza, eta gainerako %20a administrazioa eta bestelako zerbitzuak.

Irakatsiko dituen gaiak euskara, euskal kultura edota euskal historia izango dira, bidaltzen dituen proposamenak ere kontuan hartuko direlarik. Ekimena kontuan hartuko da oso. Euskal gaietan ikertzeko eta proposamenak lantzeko aukera izango du eta harremanetan eta elkarlean arituko da BSUko Munduko Hizkuntzen Departamentuarekin, Boiseko Euskal Komunitatea eta bere elkarte eta adierazpenekin, eta BSUko Arte eta Zientzien Fakultatearekin.

Doktoradutza eskatzen zaio Euskal Gaietan edo hauekin harremana duen arlo batean (berehala lortzekotan daudenen hautagaitzak ere aztertuko dira), eskarmentua euskara irakasten edota irakasten graduarreko mailetan; eta ingelesa, euskara eta espainiera menperatu beharko ditu, beste zenbait baldintzaren artean.

Informazio osoa hemen topa daiteke.

Gogoratu, bestalde, joan den astean argitara eman genuenez, oso antzeko lanpostu baten deia zabalik duela Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR). Ikus hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia