euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise Estatuko Unibertsitateak Ingenieritza eta zientzia arloko euskal lizentziatuei zuzenduriko bekak eskaintzen ditu

2015/02/26

Ander Martinez eta Virginia Molina, 2013ko bekadunak (argazki Boise State University)
Ander Martinez eta Virginia Molina, 2013ko bekadunak (argazki Boise State University)

PUBLIZITATEA

Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko Basque PHD Scholarships izeneko beka deialdi berri bat egin du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekak jasotzen dituztenek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Unibertsitatean. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Boise, AEB.  Boise State Universityk euskal ikasleei doktoretza egiteko zenbait beka eskaintzen dizkie, Boiseko euskal komunitateak eta unibertsiteko Euskal Ikasketa Programak lagunduta. Beka hauek ingenieritza, informatika, fisika, geologia, kimika, biologia eta matematika arloetan lizentziatura edo masterra duten euskal ikasleei zuzenduak dira (edo ikasketa horiek aurtengo abuztua baino lehen burutzen dituztenei).

Bekak matrikularen gastuak ordainduko ditu eta 18.000-25.000 dolarreko bidaia-poltsa jasoko dute ikasleek, ostatu eta egonaldiko gastuetarako. Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programak eta Boiseko Euskal Museoak bat egingo dute Idahoko euskal komunitatearekin ikasleei harrera egiteko eta euren elkarretaratze eta ekitaldietara gonbidatuko dituzte urtean zehar.

Dokumentazioa eta epea

Beka eskatu nahi dutenek martxoaren 15a baino lehen bidali behar dute eskatutako dokumentazioa, e-mailez Boise Estatuko Unibertsitatera (PeterMullner@boisestate.edu).

Informazio gehiago, hemen.

2013an beka jaso zuten bi gazte euskaldunen lekukotza, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia