euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Black is beltza’ liburuaren Argentinako argitalpenari lagundu nahi? Maiatzaren 18ra arte duzu aukera!

2016/04/29

‘BLACK is BELTZA’ liburuaren azala
‘BLACK is BELTZA’ liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Alderete marrazkilariak sortutako ‘Black is beltza’ nobela grafikoa Argentinan argitaratuko du Moebius Argitaletxeak. Helburu horrekin aurre-salmenta abiarazi da eta oso sari onekin eskertuko diete diru-laguntza ematen dutenei. Parte hartzeko epea laster bukatuko da, maiatzaren 18an.

Buenos Aires, Argentina. Orain arte euskaraz, gaztelaniaz (Espainia, Mexiko eta Kolonbian), katalanez, frantsesez eta japonieraz argitaratua izan ondoren Argentinara ere iritsiko da ‘Black is beltza’ nobela grafikoa, bertako Moebius Argitaletxearen eskutik. Benetako gertaeretan oinarrituta dagoen testua biltzen du eta arlo ezberdinetatik datozen hiru artistaren lana da: Fermin Muguruza, euskal rockaren figura garrantzitsua berau, euskal literaturaren erreferente den Harkaitz Cano eta Argentinan jaioa baina karrera osoa Mexikon egin duen izen handiko Alderete marrazkilaria (liburuaren trailerra, hemen).

Argentinako edizioa egite aldera, crowdfunding kanpaina bat jarri du abian argitaletxeak Panal de Ideas atariaren bitartez. Kanpaina honen bidez, sari bereziak –tartean, liburua erosteko beherapenak eta liburuaren aurkezpen ekitaldira joateko gonbitea– jasoko dituzte laguntza ematen dutenek. Lagundu nahi dutenek hemen topatuko dute informazio guztia. Maiatzaren 18a da epemuga.

Argitaletxeak azaltzen duenez, “bildutako diruarekin liburuaren Argentinako argitaraldia egingo da; 2.000 aleko tirada egiteko asmoa dago", izan ere "lan honen balioa nahi baita nabarmendu". Are gehiago, "gure xedea da egileek liburuak sinatzea ahalik eta berezien izan daitezen. Moebius Argitaletxearentzat oso garrantzitsua da hiru artista hauek eginiko kalitate handiko lan hau kaleratu ahal izatea”, esan digute.

‘Black is beltza’ liburuaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 20an izango da, Buenos Aires hiriburuan (lekua baieztatzeke). Muguruza eta Alderete bertan egongo dira liburuak sinatzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia