euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiko Plentzia herriak astigar gorri bat landatuko du larunbatean Ternuarekiko senidetzearen oroigarri

2018/05/03

Kanadako Placentiako iragarleak bi herrien artean sinatutako memorandumaren berri ematen, bi alkateak begira (arg. Cbncompass.ca)
Kanadako Placentiako iragarleak bi herrien artean sinatutako memorandumaren berri ematen, bi alkateak begira (arg. Cbncompass.ca)

PUBLIZITATEA

Ekitaldira Euskal Herrian bizi diren herritar kanadatar guztiak daude gonbidatuta. Gisa honetan, kanatarrei eskainitako jai giroko eta aldi berean gertutasunezko elkarretaratze eta ekitaldi honekin, Udaletxea ezagutu, bertako Museoa bisitatu eta herrian Gernikako Arbolaren kimua dagoen plazan Kanadako sinbolo den astigar gorria landatuz ohoratu eta bertaratu nahi izan du Plentziako Udalak duela ia urtebete Ternuako Plentziarekin sinatu zuen senidetasun hitzarmena. Terry Basterrak sinatzen du El Correo egunkaritik laburbildu dugun artikulua.

Terry Basterra / Plentzia, Bizkaia. ia 4.100 kilometroko aldea dago Plentziatik Kanadako bere senide Placentiara. Bi herriek izena partekatzen dute, baina baita ere marinel tradizioa eta euskal kulturaren errotze handia. Ez da kointzidentzia bi herriok izen bera eukitzea. Adituek diote Bizkaiko portuko marinelak izan zirela euren herriaren izena --orduan Plentziak Placentia de Butron zuen izena-- euren bizileku berriari. Baleei segika iritsi ziren bertara.

Euren lokarriak, beraz, ehundaka urte batzuk barneratzen dira historian, eta tokiko bi gobernuek inoiz baino biziago mantentzearen aldeko apustua egin dute. Horregatik, iazko ekainaren 21an ofizialki sinatu zen kostaldeko bi herrion arteko senidetzea eta aurten batasun hori are gehiago estutzeko urratsak ematen ari dira.

Ozeano Atlantikoa txikiagotu egiten duten hitzorduetako bat datorren larunbatean bertan izango da. Plentziak elkarretaratze bat antolatu du , bertara Bizkaian eta Euskal Herri osoan bizi diren kanadatar guztiak gonbidatuz. Goizeko 11etan hasiko da partaideei harrera emanez, Udaletxea eta ondoren Museoa bisitatuz eta senidetasun bazkari bat partekatuz, bakailaoa protagonista.

Baina bertaratzen direnak mahairatu aurretik egunak emango dituen une berezietako bat biziko da. 13:30etan astigar gorri bat, Kanadako sinbolo den arbola, landatuko da Antonio Cuesta plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean.

Ekitaldia egiteko eguna, Plentziako Senidetze Batzordea antolatzaile, ez da ausazko hautua izan. Juan Goitiak, Enkarterriko Sindikoaren manatuz, idatziz agertu zuen 1726an, garai honetan berean zebiltzatela Plentziako arrantzaleak Ternuan balearen harrapaketan.

(El Correo egunkariak argitara emaniko artikulua)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia