euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiak 20.000 euro eman dizkio Deustuko Unibertsitateari emigrazio eta itzulera proiektuak tarteko

2012/05/31

Deustuko Unibertsitatea, mende bat pasatxo Bizkaiko eta Euskal Herriko gizartean eragile (argazkia Debalde)
Deustuko Unibertsitatea, mende bat pasatxo Bizkaiko eta Euskal Herriko gizartean eragile (argazkia Debalde)
Bizkaiko Foru Aldundiak 20.000 euroko dirulaguntza bat emango dio Deustuko Unibertsitateari zenbait proiektu garatu ahal izateko, horien artean emigrazio eta itzulerari buruzko jardunaldi batzuk, hitzaldiak eta ikerlanak. Deustuko Unibertsitateak Euskal Ikasketa Institutu garrantzitsua biltzen du bere baitan, lehen mailako kultur eragile dena Euskal Ikasketen alorreko goi-mailako irakaskuntza bultzatzen baitu, euskara eta euskal kulturaren hedatzaile izanik Bizkaian bertan bizi direnenentzat eta baita kanpoan bizi diren bizkaitarrentzat ere, adierazi du foru erakundeak plazaratu duen ohar baten bitartez.

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. 2009an, Deustuko Unibertsitateak Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateari atxiki zion Euskal Gaien Institutua. Kontuan izanik bere helburu nagusia euskal hizkuntzaren eta kulturaren zabalkundea dela, institutuak euskal gaiei buruzko goi-mailako ikerketa sustatzen du, batez ere gizarte eta giza zientzien arloetan; halaber, euskal gaien inguruko goi-mailako ikasketak bultzatzen ditu eta euskara eta euskal kultura zabaltzen ditu, bai bizkaitarren artean, bai gure mugetatik kanpoko herritarren artean, gogoratu du foru erakundeak.

Sortu zutenetik Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak euskal kulturari lotutako hainbat gairi buruzko funts bibliografiko oso inportantea bildu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Deustuko Unibertsitateari ematen dion 20.000 euroko inbertsio honekin honako proiektuak finantzatuko dira: emigrazioari eta itzulerari buruzko jardunaldiak, zenbait hitzaldi eta ikerketa-proiektu, eta Euskal Dokumentazioko Zentroan egingo diren jarduerak. Aurten, Andres de Mañarikuaren argitaratu gabeko zenbait lan kaleratuko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia