euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eako Poesia Egunek literaturaz eta musikaz koloreztatuko dute Bizkaiko kostaldeko herria asteburu honetan

2008/07/14

Posteren 'Poeta a-sozialaren buruezurra' irudia
Posteren 'Poeta a-sozialaren buruezurra' irudia

PUBLIZITATEA

Aurtengo Eako Poesia Egunen edizio berria hilaren 19an eta 20an egingo dira Bizkaiko kostaldeko herri horretan. 'Herrijari emon arnasa' elkarteak antolatutako kultur jardunaldiak Gabriel Aresti poetaren omenez egiten dira, mahai-inguru, olerki errezitaldi eta beste zenbait ekitaldiren bidez literatura kalera atera asmoz. Edizio honetan poesiari buruzko mahainguruak eta Salvador Puig Antichen omenezko filma eskainiko dira, beste zenbait gairen artean.

Ea, Bizkaia. Euskal poeta eta musikarien bilgune bihurtuko da hilaren 19 eta 20an Ea, bizkaitar kostaldeko herri honetako Poesia Egunak jardunaldietan. Gabriel Arestiren omenezko saio hauek poesiaren inguruan eztabaidatu eta gozatzeko asmoarekin jaio ziren eta bertan arituko dira, besteak beste, Koldo Eizagirre, Itxaro Borda, Beñat Sarasola, Iñigo Aranbarri eta Eider Rodriguez.

Aurtengo gaien artean aipatzekoak dira Koldo Eizagirrek eskainiko duen 'Emakumeak trena hartu zuenekoa' hitzaldia eta 'Zer da poesia extra?' izeneko mahaingurua. Poesia extra zer den jakin nahi duenak, noski, Eara etorri beharko du. Bertaratzen direnek Salvador Puig Antich anarkistaren omenezko 'Harresi ostean pareta' filma ikusi ahal izango dute ere eta Zinar Ala musikari kurduak eskainiko duen kontzertuaz gozatu. Poesia errezitaldiek jardunaldiak borobilduko dituzte. Hona hemen egitarau osoa:

Egitaraua

19, LARUNBATA

- 10:30etan: Hitzaldia Udal Aretoan. 'Emakumeak trena hartu zuenekoa'.
Hizlaria: Koldo Eizagirre.
Ondoren, ibilaldia ibai ondotik burdinola eta paper-fabrikarantz. Musika lagun, Arestiren poemak.

- 15:00etan: Bazkaria Bedaronan.

- 16:30etan: Bazkalosteko tertulia. 'Poesia extra zer den'.
Parte hartzaileak: Itxaro Borda, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola eta Castillo Suarez.
Gidaria: Miren Ibarluzea.

- 20:30etan: Beletxen, Arestiren oroitarrian. 'Erretratuak', Asier Serranoren musika eta poemak.

- 22:00etan: Eako moilan filma. 'Harresi ostean pareta'. Salvador Puig Antichen oroiz.
Poesiazko ilara. Irakurleak: Jon Arano, Aintzane Galardi, Oier Guillan, Karmele Igartua, Fertxu Izquierdo, Ibai Iztueta, Xabier Montoia, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola, Castillo Suarez, Ainhoa Unanue.
Musika: Jon Piris eta Mikel Romero.
Ondoren, Zinar Ala musikari kurduaren emanaldia.

20, IGANDEA

- 10:30etan: Mahai-ingurua Udal Aretoan. 'Idazlearen ahotsa norentzat, zertarako?'
Parte hartzaileak: Iñigo Aranbarri, Irati Jimenez eta Eider Rodriguez.
Gidaria: Xabier Mendiguren.

- 13:00etan: Poesia-irakurraldia eta musika Talan.
Itxaro Borda: 'Ogella line'.
Musikariak: Esther Gabiola eta Uritze Laka.

- 15:00etan: Bazkaria Natxituko bolatokian.

- 17:00etan: Musika eta testuak Ermintxo hotelean. Bihotz Bakartien Klubaren eskutik 'Katamalo'.


Lotura interesgarriak

Jaialdiaren webgunea
www.poesiaegunak.net



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia