Bizkaiko Foru Aldundiak networking topaketa antolatu du Londresen, bizkaia:talent elkartearen bidez, kualifikazio handiko profesionalak Bizkaira erakartzeko helburuarekin. Hamabi euskal enpresek parte hartuko dute bertan, eta Erresuma Batuan bizi diren goi mailako 85 langilekin biltzeko aukera izango dute. Horietariko gehienak (77,6%) Londresen bizi diren euskaldunak dira, eta ekimen honen bitartez euren ibilbide profesionala Bizkaian jarraitzeko aukerak aztertu ahal izango dituzte. Aurtengo edizioak, zortzigarrenak, Automozioa, Aeronautika eta Informazio eta Komunikazio teknologien alorrak landuko ditu.
Londres, Ingalaterra. Bizkaia:talent elkarteak zortzigarrengoz egingo du profesionalen topaketa edo networking jardunaldia Londresen. Larunbat honetan egingo da bilkura eta bertan honako euskal enpresek parte hartuko dute: ACICAE, AIC, Gestamp, GAIA, Vicomtech-IK4, Innovalia, HEGAN, SENER, ITP eta Tecnalia Research & Innovation.
Jardunaldi honen baitan Erresuna Batuan bizi diren 85 goi mailako profesionalek Bizkaiak eta Euskadik eskaintzen dizkien lan aukerak ezagutu ahal izango dituzte, zuzenean enpresekin harremanetan jarriko baitira. Era berean, Londreseko euskaldunekin ere bilduko dira Bizkaia:talent elkarteko arduradunak, komunitate honen egoera eta kezkak aurrez aurre aztertzeko eta ezagutzeko.
Informazio gehiago, hemen.