euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaia:talent-ek Estatu Batuetako ekialde kostaldeko ehun bat euskal profesional bildu ditu Bostonen

2015/03/04

Bizkaia:talent ekimenak Bostonen joan den otsailean euskal profesionalekin antolatutako bileretako bat (argazkia Bizkaia:talent)
Bizkaia:talent ekimenak Bostonen joan den otsailean euskal profesionalekin antolatutako bileretako bat (argazkia Bizkaia:talent)

PUBLIZITATEA

Horretarako Bizkaia:talent elkarteak Bostongo MITen egin den European Career Fair azokan izan duen partaidetza baliatu du, eta elkarretaratzeak antolatu ditu Boston, New York eta Washington DC hirien ingurune metropolitarretan lan egiten duten euskal profesionalekin harremandu eta biltzeko. Nazioartean ospe handikoak diren erakundeekin ere biltzeko baliatu dute aukera, hala nola New Yorkeko Nazio Batuak, Garapenerako Baku Amerikarra eta Washingtongo Mundu-Bankuarekin, erakunde hauek euskal elkarteekin izan ditzaketen lankidetza eta negozio aukerak aztertzeko.

Boston, AEB. Euskal ekimen horretatik adierazi zaigunez, European Career Fair-en inguruan antolatutako bilera horietan partaide izan dira Gaia klusterra telekomunikazio eta elektronikaren eremuan, eta Langune, hizkuntzaren industriarenean. Ekitaldi guztietan aldeaniztun erakunde hauei euskal elkarte eta erakundeetatik egiten ahal zaizkien ekarpenei buruzko ideia eta proposamenak aztertu dira.

Ia ehun euskal profesional hauekin --asko, aldeanitzeko erakunde hauetako langile dira-- izandako elkarretaratzeak baliagarri izan dira sortu berria den bebasquetalentnetwork.org nazioarteko plataforman, Euskadirekin loturaren bat daukaten profesionalak biltzen dituen mundu mailako talentu-sare handienaren sustapen lana egiteko.

Plataforma honek harrera bikaina izan du aipatu profesionalen artean, azpìmarratuz daukan praktikotasuna eta garapena. Aldi berean, kluster elkarteek daramaten jarduera aurkeztu da, lankide izan ahal daitezen eta beste profesional batzuen aurrean zabaldu ahal izan ditzaten.

Ekimen hau, aurkeztea aldeaniztun erakundeen aurrean zein bilkurak egitea profesionalekin eta partaidetza azokan, Bizkaia:talent-ek sustatua izan da. lankidetza berezia eskaini dutela Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzar eta ICEXek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia