euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiak elkarretaratzea antolatu du gaur Londresen bertara emigratu zuten talentu gazteen itzulera sustatzeko

2018/10/06

Londresko elkarretaratzea gaur egun osoan zehar izango da Etc.Venues St. Paul's-en (200 Aldersgate, Londres)
Londresko elkarretaratzea gaur egun osoan zehar izango da Etc.Venues St. Paul's-en (200 Aldersgate, Londres)

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Londresko Be Basque Talent Conference gaur larunbata urriaren 6an egun osoan garatuko da, programa honekin. Ekitaldian parte hartuko duten profesionalek, gaur egun eta gerora begira Bizkaian eta Euskal Herrian bizi daitezkeen egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoa ezagutzeko aukera izango dute. Bertaratzen direnek talentuaren mugikortasunaren inguruko gaiak eztabaidatu, tailer tematikoetan parte hartu eta Euskaditik etorritako euskal erakundeen ordezkariekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dute.

Euskaditik etorritako 40tik gora erakundek eta Erresuma Batuan bizi diren 175 euskal profesionalek eman dute izena.

Bizkaia:talent irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, Bizkaiko Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko Departamendtuak sustatua Euskal Herriko enpresa, unibertsitate eta ikerketa eta teknologia zentrurik garrantzitsuenekin elkarlanean. Bere xedea Bizkaian baldintza egokiak sortzea da bertako talentuan bertan gera daitezen eta gaur egun kanpoan dauden formakuntza eta gaitasun handiko pertsonak erakartzeko.

Be Basque Talent Conference: Londres
Eguna: 2018ko urriaren 6a, larunbata
Ordutegia: 8:45 am - 7:30 pm
Non: Etc.Venues St. Paul's (200 Aldersgate, Londres)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia