euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaiak bere turismoa bultzatzen du Miamin, eta bertako euskaldunei enbaxadore lana egiteko gonbitea egin die

2008/03/15

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza euskal sukaldariekin Miamin
Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza euskal sukaldariekin Miamin

PUBLIZITATEA

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza bat Miamin dago egunotan lurralde historikoaren turismoa, gastronomia eta kultura aurkeztu eta ezagutarazteko. Ordezkaritzaren buru Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusia, Gabino Martínez de Arenaza, eta berarekin batera goi mailako sei sukaldari bizkaitar bidaiatu dira. Ordezkaritzak besteak beste Nazioarteko Kruzero Azokan hartu du parte, Bilboko portua ezaguera bultzatzeko. Asteazkenean Miamiko berrehun bat euskaldunekin bildu ziren, jendetzak prebisio guztiak hautsi zituelarik.
Miamiko gizarteko ordezkari nabarmenei eskainitako afariarekin bukatu zen ostegunean Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritzak Floridara egin duen bidaia. Gastronomia izan zen bertaratu zirenak liluratzeko erabili zen Bizkaiko xarmetako bat eta goi mailako sei sukaldari bizkaitarrak eginiko afaria dastatu ahal izan zuten. Aitor Basabe, Aitor Elizegi, Eneko Atxa, Jose Miguel Olazabalaga, José Ibarra eta Sabin Arana izan ziren aurkezpen gastronomikoa prestatzeko bidaiatutako sukaldariak.

Afarian Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusiak, Gabino Martínez de Arenazak, Bizkaiak eskaintzen dituen alderdi erakargarriak aurkeztu zituen, kruzeroen turismoaren aukerak azpimarratuz. Bidaiaren beste hitzordu nagusietako bat Nazioarteko Kruzero Turismoaren Azoka izan zen eta ordezkaritza bertan aritu zen Bilboko Portuaren standari babesa emanez. Azokaren bisita munduko untzi konpainia garrantzitsuenetako ordezkariekin bilduz bukatu zuten. Emaitza gisa aipa daiteke gutxienez sei kuzero berri iritsiko direla Bilbora 2009an. Aurtengorako zenbakiak baieztatzen badira, 2008an Getxok luxuzko 42 kruzero bilduko ditu, iazko zifrak bikoiztuz.

Miamiko euskaldunekin topaketa

Ordezkaritzak astia hartu zuen Miamiko euskal komunitatearekin biltzeko, asteazkenean, Farchaild Tropical Gardens-en egin zen ekitaldian. Topaketa Euskal Etxearen egoitzan egitekoa zen baina hain interes bizia sortu zuen 80 bat lagun espero izatetik, lehenengo prebisioetan, azkenean berrehun bat izatera heldu zela, azkenean. Topaketa hunkigarria suertatu zen, bai Bizkaiko ordezkaritzarentzat eta baita sorterria utzirik aspalditik Miamin bizi diren bizkaitarrentzat.

[Euskal komunitateari Fairchild Tropical Gardens-en eskainitako askaria]

Bertaratu zirenek Bizkaia eta Euskal Herriaren egungo egoerari buruz jakiteko interes handia agertu zuten. Ordezkaritzak gainera bidaiarako prestaturiko turismo informazioa ere banatu zien, 'nobedadeak ezagutu ditzaten eta Estatu Batuetan Bizkaiko enbaxadore izan daitezen'. Topaketa bukatzeko Foru Aldundiko ordezkariek Bizkaia Zubiaren bi grabatu oparitu zizkieten Euskal Etxeko ordezkariei.

[Foru Aldundikoak Euskal Etxeko zuzendariei emaniko opariak

Bizkairen aztarna historikoa Floridan

Bisitak Bizkaiak Miami aldean duen presentzia ikusteko aukera eman die Aldundiko ordezkariei. Floridan Biscayne Bay, Vizcaya Museum and Gardens, Key Biscayne, Vizcaya Avenue, Biscayne Boulevard edo Biscayne National Park izenak daude, baina nondik datoz? Litekeena izen horien atzean Pedro de Bustinzuri bizkaitarra egotea da.

Historia XVI. mendean hasten da, Golkoko korrontea aprobetxatzen zuten untziek Florida paretik pasatzen zirenean. Hondoratzeak gauza arrunta ziren eta horietako batean, 1546ean, Pedro de Bustinzury gaztea Floridako kostara heldu zen. Ais leinuko indioek lagundu eta beraien artean hartu zuten. Buztinzurik beraien hizkuntza eta ohiturak ikasi zituen eta Ais kazikearen arrebarekin ezkondu eta seme bat eduki zuen. Beranduago beste tribu baten buru izatera heldu zela uste dute adituek eta tribu honek 'vizcainos' izena hartu zuen.


Lotura interesgarriak

Bizkaiko Foru Aldundia
http://www.bizkaia.net

Nafar Astea Miamin
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko otsailaren 6ean

Bilboko portuko zuzendariak Miamiko Euskal Etxean (erd)
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko martxoaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia