euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaia:xedek prestakuntza handiko langileak kontratatzeko %100-eko laguntzak eskaintzen ditu

2012/04/20

Deialdiaren albistea Bizkaia:xederen webgunean
Deialdiaren albistea Bizkaia:xederen webgunean
Krisi garai honetan pozik ematen ditugu horrelako berriak. Batetik, Bizkaia:xede fundazioak lurralde honetara prestakuntza handiko langileak erakartzeko laguntza programa jarri du abian. Lehen deialdi honetan 700.000 euro kudeatuko ditu fundazioak, langile horien kontratazio eta lekutzearen %50a-%100a bitartean ordaintzeko. Europar Batasunaren laguntza du programak. Bestalde, Ikerbasque Fundazioak jakinarazi duenez, mundu osoko 300 hautagaik erantzun diote 20 ikerlari gazte kontratatzeko plazaratu duen deialdiari. Deialdia itxita dago jada eta eskabideak aztertzen ari dira orain.

PUBLIZITATEA

Bilbao, Bizkaia. Lan-merkatua mugitzen ari da zientzia eta ikerkuntza arloan eta aste honetan prestakuntza handiko langileak kontratatzeko edo kontratatzen laguntzeko bi egitasmoren berri ematen dugu.

Lehena Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Bizkaia:xede fundazioak kudeatzen du eta eskabideak aurkezteko epea irekita dago (maiatzaren 19a arte). Europar Batasuna ere egitasmoko kide da eta orotara 2 milioi euroko zuzkidura du programak, 2012-2015 lau-urtekorako. Denbora horretan mundu osoko 50 ikerlari berriren kontratazioa lagunduko du programak. Lehendabiziko deialdi honek 700.000 euroko aurrekontua du.

Laguntza hauek eskatu behar dituztenak ikertzailea kontratatu nahi duten eta Bizkaian egoitza edo lantokia duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak edo fundazioak dira. Laguntzek ikerlariaren kontratazioaren eta lekutzearen %50a eta %100a bitartean ordainduko dute.

-Informazio gehiago, Bizkaia:xederen webgunean, hemen

300 eskakizun Ikerbasque-n

Bestalde, Ikerbasque fundazioak jakinarazi du arrakasta handia izan duela ikerlari gazteak Euskal Herrira ekartzeko deialdiak. Ikerbasque-k 20 postu eskaini ditu, 28 eta 36 urte bitarteko doktoreei zuzenduak. Hautagaiak atzerrian trebakuntza izan behar zuten, lan zientifikoak argitaratuta eduki behar eta Euskadin I+G zentro batean lan egiteko prest egon. Deialdiak 300 hautagairen erantzuna izan du eta une honetan, Ikerbasque hautagaitzak aztertzen ari da.

-Informazio gehiago Ikerbasque-n webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia