euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaia Talent-ek bere bederatzigarren Be Basque Talent antolatu du, joan den asteburuan Hanburgon

2016/06/13

Joan den astebutuko partaideak Hanburgon Bizkaia:talent-en Be Basque Talent Conference-ren bederatzigarren saioan
Joan den astebutuko partaideak Hanburgon Bizkaia:talent-en Be Basque Talent Conference-ren bederatzigarren saioan

PUBLIZITATEA

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia Talent-en bidez, kanpoan dauden kualifikazio altuko ikertzaile eta profesionalak erakarri eta atzera lotzeko networking profesional zerbitzuaren baitan kokatzen da. Orain arte 340 bat profesional eta 37 enpresa izan dira partaide Be Basque Talent Conferences delakoetan, Bizkaia:talent-ek Munich, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Tolosa, Amsterdam edo Dublin bezalako hirietan antolatuak.

Hanburgo, Alemania. Hanburgo Be Basque Talent Conference delako ekimenaren egoitza izan da pasa den asteburuan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ekonomia eta Lurralde Garapenerako departamentuaren Bizkaia Talent-en bidez luzatzen duen proposamen honek garapen-agentzia, cluster eta enpresa euskaldunetan ari diren kualifikazio altuko 45 profesional batu ditu hiri alemaniarrean BEAZ, SPRI, Hegan aeronautika clusterra, Leartiker ikerketa zentrua eta Sener, Grupo Velatia, Laulagun eta Iateam enpres ekin, foru erakundetik jakinarazi dutenez.

Jardunaldi hauen helburua sektore estrategikoen egungo eta datozen urteetako egoera lehen eskutik eagutzea da, baita aurrera egiteko eta profesionalki garatzeko aukerak ezagutzea  emigratutako profesionalek itzuli edo Euskal Herrian abian diren proiektuekin lotzea erabakitzen badute.

Be Basque Talent Conferencek aukera eman die parte hartu duten 45 profesionalei ezagutzeko herrialdearen egungo eta datorren egoera sozio-ekonomiko eta zientifiko-teknologikoa, eztabaidatzeko talentuaren mugikortasunarekin zerikusia daukaten gaiez eta gaikako tailerretan parte hartzeko, eta hitzordu pertsonalak izateko Alemaniara hurbildu diren zortzi enpresa eta erakundeekin.

Aurreko esperientziak

Orain arte 340 bat profesionalek eta 37 enpresek parte hartu dute Be Basque Talent Conference hauetan, Bizkaia:Talent antolatzaile,Mu nich, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Tolosa, Amsterdam edo Dublinen. Gisa honetan, jardunaldietan sortu diren lan eta anpresa arloko lankidetzak, eta sortu den kontaktu sarearen balio erantsi handiak lagundu egin dute parte hartzaileek erakutsi duten satisfazio gradua altua izan dadin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia