euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizkaia Boston erdigunera iritsi da, Massachusetts-ko euskal profesionalen partaidetza bilduz ekitaldi eta bileretan

2017/03/17

Bizkaia Talent eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkezpen ekitaldia Bostongo Cafe Venturan martxoaren 9an, Imanol Pradales hizlari
Bizkaia Talent eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurkezpen ekitaldia Bostongo Cafe Venturan martxoaren 9an, Imanol Pradales hizlari

Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaitik Massachusettsera bidali den misio bateko liderra izan da unibertsitateekin, zenbait enpresarekin eta Tecnalia zein IK4 zentro teknologikoekin batera. Sustatzaileentzako foroa den Venture Café ezagunean, informazio jardunaldi bat egin da, Bizkaia bera aurkeztu eta enpresa berritzaileen sorrerarako zein talentuaren erakarpenerako dituen politikak jakitera emateko

PUBLIZITATEA

Boston, AEB. Bizkaiko Foru Aldundia bizkaia talentekin, euskal unibertsitateekin eta lurraldeko enpresa zein zentro teknologikoekin etorri da Bostonera, nazioartean ekintzailetzaren arloan erreferentea diren ekosistemetako bat sakonago aztertzeko asmoz. Misioko liderra foru-erakundea bera izan da, Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatu Imanol Pradales partaide, eta honako hauexek parte hartu dutela bertan: Euskaltel, Velatia, Cie Automotive, Cikautxo eta RETA, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnalia zein IK4 zentro teknologikoak.

Massachussetts AEBko estatu txikienetakoa den arren, oso ezaguna da bertako unibertsitateen kalitate handiagatik eta, gaur egun, nazioarteko erreferentea da ekintzailetzaren nahiz berrikuntzaren arloan. Era berean, Bizkaiak ekialdeko kostaldean sartzeko dauzkan ateetakoa ere bada, Bizkaiko Foru Aldundiak besteak beste munduko enpresa-bizkortzaile handiena den MassChallenge edo Cambridgeko Berrikuntza Zentroarekin dituen hitzarmenei esker. Azken honetan, hain zuzen ere, sei hilabeteko bizkorketa-programan parte hartzen duten Bizkaiko zazpi startup daude gaur egun.

Be Basque Talent Meeting

Hirian sustatzaileentzako elkargune nagusietakoa den Venture Café euskal enbaxada moduko zerbait bilakatu da ordu batzuetan, bertan bizkaia talenten laguntzaz topaketa ere egin delarik martxoaren 9an, Bizkaiko Foru Aldundiak startup-en, berrikuntzarako pizgarrien eta talentuaren erakarpenaren arloan garatutako estrategia eta politikak jakitera emateko asmoz.

Bizkaia talenteko zuzendari gerente Ivan Jimenezek adierazi duenez, “ezinbestekoa da nazioartean horrelako topaketak egitea, honek ahalerazten baitu Be Basque Talent Network sendotzea: alegia, suspertu eta sustatzea gaur egun 80tik gora herrialdetatik datozen goi-prestakuntzadun profesionalen euskal sare handiena eta bertako kide diren 8.000tik gora lagunen arteko lankidetza profesionalerako lerroak".

Ekitaldian partaide izan dira, besteak beste, ordezkari instituzionalekin batera, enpresak, gaur egun Cambridgeko Berrikuntza Zentroan (CIC) dauden Bizkaiko startup-ak eta gaur egun Massachusetts inguruan bizi diren hamarnaka euskal profesional. Bizkaiak munduko talentua erakartzeko polo moduan eskaintzen dituen aukerak ezagutu eta partekatu ahal izan dituzte, baita bizkaia talentek talentua erakartzeko eta bertan geratzeko garatzen dituen programak ere, adierazi du Bizkaiko foru erakundeak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia