euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilera eta asteburuko elkarretaratzea egin dute Boisen, bertako Euskal Museoan, NABOko euskara irakasleek

2017/03/14

Gloria Lejardi, Taylor Smith, A. Anacabe, R. Yanci, Ohiana Andion, K. Berriotxoa, Virginia Aramburu, K. Zinkunegi, Sonia Castañon, Christine Aramburu, Martin Goikoetxea, Aitor Iñarra, T, Azurtza; Itsaso Cayero, S. Irigoien, Megan Vondemkamp, Aizpea Isasi
Gloria Lejardi, Taylor Smith, A. Anacabe, R. Yanci, Ohiana Andion, K. Berriotxoa, Virginia Aramburu, K. Zinkunegi, Sonia Castañon, Christine Aramburu, Martin Goikoetxea, Aitor Iñarra, T, Azurtza; Itsaso Cayero, S. Irigoien, Megan Vondemkamp, Aizpea Isasi

Bilera eta bi eguneko elkarretaratzea egin dute joan den asteburuan Boisen NABO eta HABEren lankidetzari esker Estatu Batuetako euskal etxeetan euskara eskolak ematen dituzten irakasleek. Gaur egun 17 irakasle daude Estatu Batuak eta Kanada baitaratzen dituen programa honetan eta orotara 14 euskal etxetan ematen dituzte eskolak, euskara 150 bat ikasleri irakatsiz. 

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Bai, Kanadan eta Estatu Batuetako zenbait hiri eta herrietan badago euskara klase presentzialetan zein urrunekoetan ikasterik NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen elkarteak bere euskal etxe sarearen bidez egiten duen eskaintza medio, HABEren Euskara Munduan programarekin elkarlanean. Gaur egun 17 irakasle biltzen ditu bi herrialde hauetako irakaskuntza programak, 14 euskal etxe eta elkarteetan banatua, 150 bat irakaslerekin.

Testuinguru honetan, joan den asteburuan, martxoaren 11 eta 12an 2017ko NABO Euskara irakasleen bilera gauzatu da Boiseko Euskal Museoan, Aitor Iñarra (San Frantzisko) NABOko Euskara koordinatzaileak antolatuta. Berarekin batera bertan elkartu dira, irakasleen aldetik, Gloria Lejardi (Homedale, ID), Anita Anacabe (Elko, NV), Ohiana Andion (Boise, ID), Kattalin Berriotxoa (Boston, MS), Virginia Aramburu (San Frantzisko, CA), Sonia Castañon (Salt Lake City, UT), Christine Aramburu (Reno, NV), Todor Azurtza (Boise, ID), Itsaso Cayero (Boise, ID), Megan Vondemkamp (Boise, ID), Samiñe Irigoien (Washington DC) eta Aizpea Isasi (San Frantzisko, CA).

Eta bat egin dute eurekin NABOko Euskara arduradun Martin Goikoetxeak eta HABEko Kinku Zinkunegi Euskara Munduan egitasmoko koordinatzaileak.

Abegikor eta anfitrioi on gisa, irakasleeri ongi etorria ematera hurbildu dira Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeko lehendakari Tylor Smith eta batzordekide Ricardo Yanci. 

Bertako iturriek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, bileraren eta asteburuaren helburua "irakasleen komunitatea sendotzea izan da, irakaskuntza metodología zabaltzea eta elkar laguntza areagotzea". Asteburua ongi joan da eta, beraz, "aste bukaera ikastun eta arrakastatsuaren ondoren irakasleak indarberriturik itzuli dira beren herrietara", baitetsi dute.

Ipar Ameriketan bazaude eta euskara ikasi nahi baduzu jarri harremanetan zure herriko euskal etxearekin edo NABOrekin.

NABOrren euskara orria: hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia