euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilera egin du Jaurlaritzak Bruselako euskaldunekin, Belgikan euskal etxe bat sortzeko aukera aurkeztuz

2010/06/22

Badirudi pausoak ari direla ematen hiriburu europarrak berriz ere euskal etxea izan dezan
Badirudi pausoak ari direla ematen hiriburu europarrak berriz ere euskal etxea izan dezan
Eusko Jaurlaritzak bilera egin zuen atzo Bruselan, hiriburu belgikarrean eta herrialde europar horretan bizi diren euskaldunak deiturik. Euskadik Belgikan duen Ordezkaritzako buru Marta Marin eta Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celaya zuzendu zitzaizkien bildutakoei, azalduz, besteak beste, Jaurlaritzak euskal etxe baten sorrera ofizialki onartzeko eskatzen dituen betebeharrak eta zer nolako lege testuinguru eta sostenguak har ditzakeen Euskal Herritik kanpo euskaldunen biltoki eta euskal kultura zabaltzeko sortzen den euskal elkarte batek. Duela urte gutxi arte Bruselak euskal etxea izan badu ere, gaur egun ez dago euskal etxerik Europar Batasuneko hiriburu honetan.

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Eusko Jaurlaritzak bilera bat egin zuen atzo Bruselan, Euskadik Belgikan duen Ordezkaritzako buru Marta Marin eta Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celaya hiriburu europarrean bizi den euskal komunitateari zuzendu zitzaiolarik, izan ere Julian Celayak Bruselara egin duen lehenengo ostera ofizialean. Hitzordua Euskadik Belgikan duen Ordezkaritzan bertan egin zen.

Elkarretaratzearen helburuak lehenengo kontaktu bat egitea eta Bruselan bizi diren euskaldunei euskal etxe bat sortzeko posibilitatea aurkeztea izan dira gehienbat, Jaurlaritzatik adierazi denez. Celayak azaldu zuen zer nolako eskakizunak behar diren bete euskal etxe bat sortu eta Jaurlaritzak onar dezan, eta zer nolako sostengua har dezakeen euskaldunen biltoki izan eta euskal kultura zabaltzeko atzerrian sortzen diren euskal elkarteek.

Azken urteotan euskal etxerik gabe egon ondoren --ofizialki 2004ean desagertu zen Bruselako Txalaparta Euskal Etxea Jaurlaritzaren euskal etxeen erregistrotik-- Bruselan bizi diren euskaldun talde batek interesa agertu du berriz ere euskal etxe bat sortzeko eta, bileraren ondotik indar berria hartu duen ekimenari eutsi diote. Julian Celayak, bidaia baliatu zuen Espainiako beste zenbait komunitatetako 'etxeak' bisitatu eta bertako buruzagiekin biltzeko, tartean Casal Català, Asociación de Asturianos en Bruselas, eta Centro Galego.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia