euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko Mendi Film-eko zuzendari Jabier Baraiazarra nazioarteko mendi zinemaldien presidente hautatu dute

2018/03/06

Jabier Baraiazarra
Jabier Baraiazarra

PUBLIZITATEA

International Alliance for Mountain Film (IAMF) nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra izendatu du presidente, joan den asteburuan Eslovenian egindako batzarrean. IAMFren estaldura bost kontinenteetara heltzen da eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldi dauzka kide, gehi Torinoko Musseo Nazionale della Montagna, tartean eta 2011etik, Bilbao Mendi Film Festivala.

Bilbo, Bizkaia. Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria da eta lanerako gogoz eutsi dio hiru urterako den izendapen berriari: "Momentu garrantzitsua da hau mendi zinemagintzarentzat, teknologiak ekarritako aldaketek eta zuzendari gazteen belaunaldi berri batek indarra eman baitiote generoari, hazkundea nabarmena izan du bai ekoizpen kopuruetan zein kalitatean, eta baita ikusle datuetan ere. Mendia, abentura eta naturaren inguruko zinemagintza modan dago. Horri guztiari eta International Alliance for Mountain Filmari bisibilitatea ematea izango da gidatuko dudan zuzendaritza talde berriaren erronka".

Zuzendaritza horretako kide dira Roberto De Martin Trentoko (Italia) zinemaldiko ordezkaria,presidenteorde, Marco Ribetti Torinoko (Italia) Museo Nazionale della Montagnako zuzendariordea izango da koordinatzailea, eta aholkulariak Basanta Thapa eta Silvo Karo izango dira, Kathmanduko (Nepal) eta Domzaleko (Eslovenia) zinemaldietako presidenteak hurrenez hurren.


IAMF zuzendaritza talde berria: goian, ezker eskubi, Silvo Karo, Jabier Baraiazarra, Basanta Tha Pa, Roberto De Martin eta Michael Pause; behean, Billy Choi eta Joana Croston.

IAMF 2000. urtean sortu zen eta Jabier Baraiazarra elkargoko laugarren presidentea da, Antonio Cembran (Trento), Mireille Chioca (Autrans) eta Joan Salarich-en (Torello) ondotik. Mundu osoan zabalduta dagoen elkargoa izanik, federazioak kontinenteka ere baditu arduradunak, hala nola Europan Michael Pause (Tegernsee), Iparramerikan Joana Croston (Banff), Hegoamerikan Maria Ema de Antueno (Ushuaia) eta, Asia eta Ozeanian Billy Choi (Ulju).

IAMFen hurrengo bilera 2018ko abenduan izango da, Bilbon, Mendi Film Festivala bete-betean ari dela (abenduaren 7tik 16ra).

Horrekin eta Baraiazarraren izendapenarekin mendi zinemagintza generoarentzat eta industriarentzat erreferente bihurtuko da Bilbo.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia